Eskola zaharra Gizarte Etxe bilakatzeko lanak egingo dituzte

Erredakzioa 2016ko api. 26a, 10:36

Larrinbek proiektua diseinatu ditu obrak irakaslearen etxea eta eskola zaharra izandako eraikina herriko Gizarte Etxe bihurtzeko. Ia 500.000 euroko inbertsioa aurreikusi dute lanak bideratzeko. Aurten ekin nahi diote proiektua gauzatzeari.

Zaharberritze proiektu horren arabera, eraikin zaharraren aurreko aldea eta bolumetria osoa mantendu eta berrituko dute.

Larrinbek proiektua diseinatu ditu obrak irakaslearen etxea eta eskola zaharra izandako eraikina herriko Gizarte Etxe bihurtzeko. Ia 500.000 euroko inbertsioa aurreikusi dute lanak bideratzeko. Aurten ekin nahi diote proiektua gauzatzeari.

Zaharberritze proiektu horren arabera, eraikin zaharraren aurreko aldea eta bolumetria osoa mantendu eta berrituko dute.

Barrualdea eta teilatua, aldiz, eraitsiko dituzte banaketa berriarekin berriro eraikitzeko. Antolamendu berriarekin, eraikinaren erdisotoa biltegi modura erabiliko dute eta beheko solairuan Gizarte Etxea kokatuko dute.

Espazio horretan komunak egongo dira, sukaldea, erabilera anitzeko aretoa eta bilera gela. Gainera, sarreran lehenengo solairura igotzeko eskailerak eta igogailua jarriko dute.

Administrazio Batzarrak, baina, ez du oraindik zehaztu lehenengo solairu horren espazioaren erabilera. Kanpoko aldean eraikina inguratuko duen espaloia egingo dute.

Esleipen prozesuan

Proiektu horren lanak aurten hasteko helburuarekin, Administrazio Batzarrak badu lana gauzatzeko udal baimena eta adjudikazio fasean dago.

500.000 euroko inbertsioa behar du proiektuak. Horietatik 133.000 euro Arabako Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bitartez jaso dute.

Amurrioko Udalari zein Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu dio Administrazio Batzarrak proiektua gauzatzeko.

XIX. mendeko eraikina

Herriko elizaren parean kokatuta dago eraikuntza. 252 metro karratu ditu, hiru solairuetan banatuta. Garai batean Larrinbeko irakaslearen etxea eta eskolak emateko espazioa hartzen zituen barruan. 1970. urtean berritu zuten XIX. mendeko eraikina lehenengoz.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide