Menoioko eta Artomañako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Artomañako eta Menoioko Jaiak dira asteburuan. Artomañakoak gaur bertan hasiko dira. Izan ere, 20:00etan txupinazoa jaurtiko dute eta geroago tortilla lehiaketa eta poteoa gauzatuko dute.

Bihar mezak abiatuko du egitaraua, 13:00etan. 14:00etan luntxaren eta trikitiaren txanda helduko da eta 17:00etan umeentzako parkea. Ordubete geroago briska txapelketa jokatuko dutea eta 20:00etan nahi duenak txokolatea izango du. 23:00etan kontzertua eskainiko du Gwa Ya taldeak eta gero DJak arituko dira.

San Markos jaiek Menoio beteko dute asteburu honetan, hilak 24 eta 25ean. Ohi bezala, ospakizunei hasiera emango diete igandean gauez. Txupinazoa 22:00etan jaurtiko dute eta, ondoren, bertaratutakoentzat luntxa egingo dute eta su artifizialen emanaldi bat izango da. Astelehenean, jaietako egun handian, 12:00etan ekingo diote egitarauari. Ordu horretan meza ospatu ondoren “Aiaratik paseo bat” Ritxar Aguirreran erakusketa inauguratuko dute. 13:15etatik aurrera luntxa eta trikitilarien musika egongo da. 14:00etan arkumearen zozketa egingo dute, ohi bezala, eta horrekin amaituko dira aurtengo jaiak.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide