Aratusteak hasi dira gaur eta hurrengo egunetan mozorroz beteko dute eskualdea

Erredakzioa 2016ko ots. 4a, 13:19

Artziniegan gaur abiatu dituzte, Arteko Gure Ama Ikastetxean hain zuzen, Aratusteen ospakizunak. Kalejira egin dute 11:00etan ikasleek eta eguerdian jaiari ekin diote, kasu horretan gurasoekin.

 

Herriko aratusteak otsailaren 6an eta 9an ospatuko dira. Urtero bezala, mozorro lehiaketa egingo da larunbat arratsaldean. Bertan parte hartzeko izen ematea aurrez egin beharko da Kultur Etxean. Horretarako otsailaren 4an eta 5ean 18:00etatik 20:00etara egongo da aukera, eta otsailaren 6an, 16:00etatik 17:45era.

Otsailaren 6ko festa 18:30ean hasiko da Lezeaga sorginaren kalejirarekin eta mozorro lehiaketarekin. Ibilbidea Lamuza kaletik abiatuko da Gesaltza eta Beti Jai fanfarreekin batera Ttuntturro Zanpatzar Taldea eta Auskalo animazio taldearen laguntzaz.

Otsailaren 9an, 17:00etatik 19:30era haurrentzako parkea jasoko du Aldai plazak eta 17:45ean Ttiki ttaka irratiaren haurrentzako ikuskizuna egongo da Herriko plazan. 19:00etan txokolatada eskainiko dute eta ondoren Sorginaren erreketa egingo dute.

Mozorro lehiaketako kategoriak eta sariak honako hauek izango dira

  1. 21 pertsona baino gehiagoko taldeak: 1º saria 450 € / 2º saria 250 € / 3º saria 100 €

  2. 8-21 lagun arteko taldeak: 1º saria 250 € / 2º saria 150 € / 3º saria 50 €

  3. Talde txikiak edo norbanakoak: 1º saria 150 € / 2º saria 50 € / 3º saria 25 €

  4. 12 urtetik beherakoak: 1º saria 75 € / 2º saria 25 €

  5. Karrozak: 1º saria 300 € / 2º saria 200 € / 3º saria 100 €

  6. Animazioa: 1ºsaria 150 € / 2º saria 100 €

  7. Sari berezia: 1º saria 75 €

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide