"Gure helburua aspaldi bete da: Lanteno eta Aiarako jendea batzea"

Erredakzioa 2015ko ira. 8a, 16:54

LUIS PADURAk (Beotegi, 1945) duela 30 urte Lantenoko arte-eskola sortu zuen eta helburu ugari lortu ditu ibilbide horretan.

Duela 30 urte ireki zenuten arte-eskola, zein da urte horien balorazioa?

30 urteko ibilbidearen inguruko balantzea egitea nire bizitzaren inguruko balantzea egitea da.

"Oso gauza positiboa da, oso aberasgarria eta esan dezakegu gure helburua aspaldi bete zela: Lanteno eta Aiarako jendea batzea, baita ingurukoak ere, Artziniega eta Gordexola kasu."

LUIS PADURAk (Beotegi, 1945) duela 30 urte Lantenoko arte-eskola sortu zuen eta helburu ugari lortu ditu ibilbide horretan.

Duela 30 urte ireki zenuten arte-eskola, zein da urte horien balorazioa?

30 urteko ibilbidearen inguruko balantzea egitea nire bizitzaren inguruko balantzea egitea da.

"Oso gauza positiboa da, oso aberasgarria eta esan dezakegu gure helburua aspaldi bete zela: Lanteno eta Aiarako jendea batzea, baita ingurukoak ere, Artziniega eta Gordexola kasu."

Hori guztia Lantenon. Gainera gauza ezberdini buruz hitz egitea “mundua konponduz”... hori oso garrantzitsua da hain leku sakabanatuan, jendea oso gauza gutxigatik elkartzen baita. Horrek balio digu elkartzeko.

Ez da oso ohikoa arte-eskola egotea Lanteno bezalako herri batean, nola hasi zen dena?

Bageunden pertsona batzuk kezka batzuekin; Manolo Goikuriak pintura irakatsi nahi zuen eta nik zura nola lantzen den. Eta gero norbait gehiago bilatu genuen.

Baina gure lehenengo ideia zen herriko zein eskualdeko jendea batzea.

Hasiera batean etxez etxe joan ginen gonbidapenak luzatuz eta jendea elkartu zen. Familia osoak eta guzti, tailerrak adin guztientzako pertsonentzat irekita baitzeuden.

Eraikina Interes Kulturaleko Ondarea da, horrela zegoen?

Nahiko eraikin kaskarra geneukan. Herriari eskatu genion eta kristalak jartzen eta konpontzen hasi ginen.

Gero hormak margotu genituen eta gehiago txukundu genuen. Diru-laguntzen bitartez altzariak lortu genituen. Eraikina ikastetxe publikoa izan zen baina kontzentrazioarekin hutsik geratu eta hondatu zen. Azkenean diru-laguntzen eta herriko jendeari esker hobetzen joan da.

Aste osoan igandetan bakarrik dago itxita, gainerako egunetan ikastaroak edo ekintzak baitaude.

Zeintzuk dira egiten dituzuen ekintzak?

Pintura, marrazketa, zeramika eta zura lantzeko tailerrak eskaintzen ditugu. Larunbatetan 16:30etatik 18:30ak arte. Jendeak nahi izan duen ordutegia da eta ziurrenik horretan datza eskolako arrakasta, astegunetan zaila baita familiak elkartzea.

"Umeek klase bat daukate baina adin batetik aurrera guztiak elkartzen dira, mailak aintzat hartu gabe."

Adibidez, pinturan hasten den jendea 30 urtez margotu duen pertsonekin elkartzen da. Pertsona horiek laguntzen dituzte hastapenetan daudenak.

Zeintzuk dira egiten dituzuen ekintzak?

Pintura, marrazketa, zeramika eta zura lantzeko tailerrak eskaintzen ditugu. Larunbatetan 16:30etatik 18:30ak arte. Jendeak nahi izan duen ordutegia da eta uste dut horretan datzala eskolako arrakasta, astegunetan zaila baita familiak elkartzea.

"Umeek klase bat bat daukate baina adin batetik aurrera guztiak elkartzen dira, mailak aintzat hartu gabe. Adibidez, pinturan hasten den jendea 30 urtez margotu duen pertsonekin elkartzen da. Pertsona horiek laguntzen dituzte hastapenetan daudenak."

Noizbait kontzertuak edo marrazketa txapelketak egiten ditugu eta “Museoak zuzenean” deititako ekimena ere egiten dugu. Horren bitartez zenbait ohitura berreskuratzen ditugu eta zuzenean eskaintzen ditugu; ikazkintza, burdina lortzeko teknikak...

Zenbat jendek parte hartzen du?

Talde batzuetan 12 pertsona egon daitezke, beste batzuetan gehiago. 20 ikasle egon dira noizbait. Guztira 40 ikasle daude.

"Gelek beterik jarraitzen dute baina beherakada jazo da umeen artean. Gutxiago daude hainbat ekintza dituztelako."

Marrazketaz gain data berezietan tailerrak egiten dira kamisetak margotzeko edo maskarak egiteko. Eta eguraldi ona eginez gero kalean margotzen dute.

Nola parte har daiteke klaseetan?

Printzipioz Aiarako jendeak lehentasuna dauka eta lekua egonez gero kanpoko jendea ere onartzen dugu. Aurreko ikasturteko ikasleek ere lehentasuna daukate.

Izena emateko ikasturteko lehenengo egunean etorri behar da. Urritik aurrera izan ohi da.

Zerbait berezia egingo duzue aurten?

Garrantzitsuena 30. ikasturtea egitea da. Zerbait berezia egingo dugu.

Urriaren 3an ate irekietako jardunaldiak egingo ditugu; jendea egongo da lanean tailerretan eta irekirik egongo da. Gero askaria egingo dugu eta kontzertu baten eskutik bukatuko dugu ekimena.

Hori ikasturte hasiera egiteko izango da. Gainerako ekintzak urtarriletik aurrera egingo ditugu eta orduan bai, egitarau berezia prestatuko dugu. Baina azpimarratu nahi dut garrantzitsuena dela 30 urte eman ditugula klaseak ematen.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide