Ugaritu egin dira espezie inbaditzaileak Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2014ko aza. 7a, 09:58

Geroz eta espezie inbaditzaile gehiago sartzen ari dira Aiaraldean. Hala uste du Naturayala blogeko kide den Enrique Arberasek.  Arabako Foru Aldundiak, URAk eta Aiarako Kuadrilak espezie horien aurkako neurriak hartu dituzte. Arakaldon auzolana egingo dute azaroaren 8an. 

Geroz eta espezie inbaditzaile gehiago sartzen ari dira Aiaraldean. Hala uste du Naturayala blogeko kide den Enrique Arberasek.  Arabako Foru Aldundiak, URAk eta Aiarako Kuadrilak espezie horien aurkako neurriak hartu dituzte. Arakaldon auzolana egingo dute azaroaren 8an. 

Eurena ez den ekosistema batean dauden animali zein landareei deitzen zaie “espezie inbaditzaile”. Euren jatorrizko bizilekutik atera eta ekosistema berri batean bizitzera igarotzen dira, eta horrek ekosistema horien funtzionamendu eta aniztasuna kolokan jartzen du, Naturayala blogeko kidea den Xabier Iturrate hitzetan.

Ingurugiroan sortu ditzaketen kaltea dela eta, “adi” egon behar dela azaldu du Iturratek, baina gaineratu du Aiaraldean egoera ez dela “Bizkaia aldeko beste eremu batzuetan bezain larria”. Hala ere, Naturayalan aritzen den Enrique Arberasek ere azpimarratu du azken urteetan kanpoko geroz eta espezie gehiago sartu direla eskualdera.

Animali ornodunen artean bisoi amerikarra da garrantzi handiena hartu duena, Arberasen hitzetan: “Larrua erabiltzeko izan zen ekarria, duela mende bat inguru, eta bisoi europarrari konpetentzia egiten dio”.

Antzeko zerbait gertatzen da karramarro amerikarrarekin. Duela 40 urte agertu zen eskualdean lehenbiziko aldiz, eta nahiko ugaria da.
Floridako dordoken kasua ere esaguratsua da, Arberasen hitzetan. Dordoka espezie hori asko erosten da maskota moduan izateko, baina handitu egiten direnean badago inguruko erreketan askatzen dituen jendea. Maroñoko urtegian antzeko gauzak bat gertatu da arrainekin. “Urtegia sortu zenean Foru Aldundiak amuarrainak baino ez zituen bertan sartu”, azaldu du Arberasek, “gaur egun, baina, 6 espezie gehiago daude, horietako batzuk askoz harrapariagoak”. Naturayalako kidearen ustetan, kirol-arrantzaleek askatutako arrainak izan daitezke.

Landareen aurkako neurriak
Landareei dagokionez, lorazaintzan erabilia izan delako hedatu den Pampako plumeroa da ezagunena, baina ez bakarra. Azken urteetan hamaika espezie sartu dira Aiaraldera, Aiarako Kuadrilak eginiko ikerketa baten arabera. Landare horien ugaritzea ekiditeko kanpainak egin ditu Kuadrilak. URA euskal agentzia ere lanean aritu da, Basauritik Amurriora bitarteko Nerbioi ibaiaren zatitik Fallopia Japonica eta Arundo donax landareak erradikatu berri baititu.

Udaltalde21-ek, bere aldetik, hainbat landare inbaditzaile kentzeko auzolana deitu du datorren azaroaren 8rako. 9:30ean izango da zita, Usilarra parajean. Arrankudiaga-Zollon ere egin zuten auzolana, eta martxora bitartean Orozkon eta Arrankudiagan ere egiteko asmoa dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide