Bisoi amerikarraren hedapena ekidin nahi dute eskualdean Foru Aldundiek

Erredakzioa 2014ko mai. 8a, 11:11

Atzo jakin izan dute Naturayalako kideek bisoi amerikarra (Neovison vison) hedatzen ari dela Aiaraldean, argazkizale batek Aretan lortutako irudiei esker.

Enrique Arberas biologoak jakinaren gainean jarri ditu Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta erakundeek neurriak hartuko dituzte berehala. Horretarako tranpak jarriko dituzte Nerbioi ibaiaren ertzeetan. Aldundien helburua bisoi amerikarraren kolonizazioa saihestea da.

Atzo jakin izan dute Naturayalako kideek bisoi amerikarra (Neovison vison) hedatzen ari dela Aiaraldean, argazkizale batek Aretan lortutako irudiei esker.

Enrique Arberas biologoak jakinaren gainean jarri ditu Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta hauek neurriak hartuko dituzte berehala. Horretarako tranpak jarriko dituzte Nerbioi ibaiaren ertzeetan. Aldundien helburua bisoi amerikarraren kolonizazioa saihestea da.

Bisoi amerikarra, espezie inbaditzailea

Bisoi amerikarra ez da tokiko espeziea. Ekoizpen granjetatik ihes egindako animaliak dira, larrua egiteko erabiltzen baitira. Besteak beste, Galizan “ekosabotaje” baten ondorioz hainbat aske geratu ziren eta lurralde ugari kolonizatu dituzte.

Enrique Arberasek azpimarratu du bisoi amerikarra tokiko espeziearen etsaia dela. “Hemengo espeziea, bisoi europarra (Mustela lutreola) desagertzeko zorian dago eta bisoi amerikarrak lehiaketa handia suposatzen du.”

Bisoi amerikarra europarra baino handiagoa da eta gainera plasmacitosis gaitza zabaltzen dute bisoi europarren artean.

Bisoi europearra, tokiko bisoia

Enrique Arberasen ustez bisoi europarraren egoera oso larria da eta desagertzeko arriskuan dago. Aiaraldean bere aztarnak topatu dituzte eta bisoi amerikarraren hedapenak tokiko espeziearen iraupena kolokan jartzen du.

Bisoi europarraren ezaugarri nagusiena mutur zuria da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide