Musika: Amankomun taldea

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2011ko uzt. 4a, 20:02
None

Bideo honen bitartez musika txokoari hasiera eman nahi izan diogu aiaraldea.com-en. Dagoeneko musikarekin loturiko hainbat bideo egin baditugu ere, hemendik aurrera hilabetero Aiaraldeako musika talderen baten lokalean sartuko gara eta, hala, espioitza lana eginez, gure eskualdeko erretratu musikala margotzen saiatuko gara. Hauxe duzue koadroaren lehengo zertzelada: Amankomun taldeari egindako elkarrizketa. Amankomun Laudioko metal talde bat da. Gu beraien entsaio baten erdian sartu ginen eta hona hemen bertan jasotakoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide