Menagarai eta Beotegiko jaiak hastear daude

Erredakzioa 2013ko ira. 26a, 10:59

Irailaren azken asteburuan, besteak beste, Menagarai eta Beotegiko jaiak ospatuko dira. Administrazio batzar bera dutenez Aiarako bi herri horien jaiak batera ospatzen dira. Jose Antonio Alaña batzarraren lehendakariak azaldu duenez, partekatzen duten erakunde horrek sortu du "Aiara 24 herri, 23 administrazio batzar" leloa.

Irailaren azken asteburuan, besteak beste, Menagarai eta Beotegiko jaiak ospatuko dira. Administrazio batzar bera dutenez Aiarako bi herri horien jaiak batera ospatzen dira. Jose Antonio Alaña batzarraren lehendakariak azaldu duenez, partekatzen duten erakunde horrek sortu du "Aiara 24 herri, 23 administrazio batzar" leloa.

Menagaraiko jaiak ostiralean eta larunbatean izango dira. Done Kosme eta Done Damian ospatuko dute, hain zuzen ere. 12:00etan hasiko da jaia ostiralean meza baten eskutik. Meza horretan antzinako ohitura jarraituko da eta umeak bedeinkatuko dira, Done Kosme eta Done medikuen zaindariak baitira. Eskutxi ahotsa abesbatzak kontzertua egingo du meza eta gero.

Kontzertua bukatu bezain laster ohiko zozketa antolatu dute. Herritarrek oparituko dituzten produkutuak zozkatu dira.

20:00eta Javier Aspuruk hitzaldia eskainiko du. Jorratuko duen gaia Francisco Mendieta de Retesen 1556an Menegarain jaiotako margolariaren bizitza izango da.

Larunbatean bola jokoak protagonismo handia izango du eta 22:00etan parrillada egingo dute. Musika Diskman Darty DJak jarriko du.

Igandean, Beotegik ospatuko du jaia. 12:30etan meza egingo da eta horren ostean, 13:30ean, luntxa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide