aiaraldea.eus

Sakelako gailuetarako aplikazioa aurkeztu du aiaraldea.com web-guneak

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aiaraldea eskualdean euskararen sustapenerako bide berria zabaldu du, sakelako aplikazioa. Aplikazioa Android eta IOS sistema eragileak dituzten gailuetarako egokituta dago, Google Play zein App Store denda digitaletan eskura liteke dohainik.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak Aiaraldea eskualdean euskararen sustapenerako bide berria zabaldu du, sakelako aplikazioa. Aplikazioa Android eta IOS sistema eragileak dituzten gailuetarako egokituta dago, Google Play zein App Store denda digitaletan eskura liteke dohainik. Deskargatzeko, denda hauetako bilatzaileetan Aiaraldea.com idatzi beharra dago edo QR kode hauek irakurrita:

 

Komunikatzeko ohiturak asko aldatu dira

Komunikatzeko moduak asko aldatu dira azken hamarkadetan, lehen jendeak ferietan, tabernetan, herriko plazetan topo egiten zuen, gero etorri ziren irratia, telebista, telefonoa... Egun hamaika tresna eta gailu ditugu inguruan gertatzen dena ezagutzeko, iritziak konpartitzeko... Hamaika hizkuntza sarean, eta sakelean...

 

Aiaraldea.com web-gunearen aplikazioa

Orain, Aiaraldeko tokiko informazioa eta komunikazioa ere sakelekoan euskaraz izateko aukera duzu. Aiaraldea.com-en aplikazio berria eskuragai dago denda digital garrantzitsuenetan, app store-en IOS sistema eragilea dute gailuen kasuan, eta google play-n android dutenen kasuan, euskarazko tokiko informazioa klik batean eskuragai...

Aplikazioa instalatzea oso erreza da, denda digitalean “aiaraldea.com” bilatu eta deskargatu.

 

12 atal eta funtzionalitate

Aplikazioa irekita, hainbat funtzionalitate eta aukera izango dituzue eskura: azken albisteak ikusteko aukera, argitaratutako bideoen zerrenda eta loturak, argazkiak, agenda deialdiak

kultur proposamenak irakurri edo entzuteko aukera, bai eta sare-sozialetan zabaltzen ditugun edukiak irakurri eta elkarbanatzekoa ere.

 

Aiaraldea Irratia zuzenean eta nahieran entzuteko aukera

Duela hilabete batzuk Aiaraldea Komunikazio Leihoak tresna berria jarri zuen sarean eta uhinetan, Aiaraldea Irratia. Aplikazioan topatuko duzu irratia zuzenean entzuteko aukera, 24 orduz, euskaraz.

Bertan ekoizten diren irratsaioak ere kontsultatu eta entzun ahal izango dira nahieran

historia, hezkuntza, gomendioak, aisia, musika... hamaika irratsaio eta eduki klik bakar batean.

 

Berri-emaile izateko aukera

Era berean berri-emaile ere izateko aukera ematen du aplikazioak: aiaraldearen erredakziora deitu edo posta mezu bat idazteko aukera ematen baitu, klik batera Aiaraldea Komunikazio Leihoa herritarrak berri-emaile izateko zabalik.

 

Sakelako gailuetarako beste plataformak: Google Currents eta Flipboard

Aplikazioa ez da baina sakelako gailuetan aiaraldea.com-en edukiak jasotzeko aukera bakarra,

flipboard eta Google Currents bezalako tresnetan ere tokiko informazioa eskuragai aurkituko du erabiltzaileak interesekoak zaizkion beste eduki eta iturriekin batera.

Aiaraldea.com-en Currents ediziora harpidetzeko Currents apliazioa instalatu eta QR kode honek eskaintzen duen lotura irakurtzea nahikoa da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apdk. Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa