aiaraldea.eus

ARGAZKI BILDUMA: Arabako lokotx-bilketa eta txinga-eroate txapelketak (Uztailak 9)

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra
ARGAZKI BILDUMA: Arabako lokotx-bilketa eta txinga-eroate txapelketak (Uztailak 9)

Zapatuan Arabako lokotx-bilketa eta txinga-eroate txapelketak jokatu ziren Artziniegan. Lokotx-bilketako nesken kategorian, Gasteizko Betagarri taldeko Naiara Ferrán izan zen garaile, bigarrena Itxaso Hernandez eta hirugarrena Nikola Boulova; gizonezkoen kategorian ere gasteiztar bat nagusitu zen, Alberto Ibáñez. Aritz Iturribarria eta Guillermo López artziniegarrak 3. eta 4. postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Txinga-eroate probari dagokionez, azken urteotan ohikoa den moduan, Román Hierro Olabarria laudiarra izan zen jaun eta jabe. Hierrok 20 untze egin zituen, eta Kerman Pérez de Heredia 2. sailkatuak, 13.

Argazkiak:
Aintzane Iturribarria eta Xabi Zalbide

bigarrena Itxaso Hernandez eta hirugarrena Nikola Boulova.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Erantzuna | #1

Testuan agertzen diren akats pare bat zuzendu nahi nituzke. Alde batetik, Lokotx bilketa txapelketan gizonezkoetan Alberto Ibañez izan zen garaile, nesketan txapelduna aldiz, Naiara Ferran izan zen, bigarrena Itxaso Hernandez eta hirugarrena Nikola Boulova. Esatea ere hiru neska hauek txinga erute txapelketan parte hartu zutela eta sailkapena honako hau izan zela; txapelduna Naiara, bigarrena Nikola eta hirugarrena Itxaso. Amaitzeko esatea, hiru kirolari hauek Betagarri herri kirol elkartekoak direla ez Badaiotzekoak. Beno ba, besterik gabe ondo izan!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa