aiaraldea.eus

Inguruko 170 gaztek parte hartuko dute udako multiabentura udalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Zutoia Latatu   Kirola  Aiaraldea
Inguruko 170 gaztek parte hartuko dute udako multiabentura udalekuetan

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Arakaldoko udalak izan dira udako multiabentura udaleku hauen antolatzaileak. 12 urtetik 17 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta bertan parte hartzeko herri horietako batean erroldatuta egotea behar bestekoa da.

Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao- Miraballes, Orozko eta Arakaldoko udalak izan dira udako multiabentura udaleku hauen antolatzaileak. 12 urtetik 17 urtera zuzenduta daude, eta bertan parte hartzeko aurrean aipatutako herri batean erroldatuta egotea behar bestekoa da.

Arrigorriagako eta Laudioko udalbatzek aurreko urteko udalekuen esperientziak kontuan hartuta, aurtengo multiabentura udalekuak ekintza eskaintza handia izango du, egunean zehar burutuko direnak eta adinaren arabera bi txandetan banatuta egongo dena. Honen bitartez, gazteak udako oporrak eskualdeak hain komunak ez diren kirolak praktika ditzakete, esaterako, kayak-a, surf-a edo snorkel-a.

Lehenengo txanda, 12-14 urteko gazteentzat egongo da zuzenduta, ekainaren 24tik ekainaren 28ra bitartean. Egun horietan, kayak-az, tirolinaz edo eskaladaz gozatzeko aukera izango dute eta bertan parte hartzeko 90 euro ordaindu beharko dira.

Bigarren txandan, aldiz, 15-17 urteko gazteentzat izango da eta uztailaren 1etik uztailaren 5ra bitartean izango da. Beste honetan, ekintzak espeleologia, eskalada, surf-a eta snorkel-a besteak beste izango dira, eta bertan parte hartzeko 95 euro ordaindu beharko dira.

Udako udalekuetan parte hartzeko plazak herrika banatuta daude: Orozkon 8; Laudion 30; Ugao- Miraballesen 8; Arakaldon 4; Basaurin 40; Galdakaon 40 eta Arrigorriagan 45. Udalekuetan parte hartu nahi izanez gero, herriko udaletxeetan egongo da informazioa eskuragarri.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa