aiaraldea.eus

Bertoko euskalkia berreskuratzeko "Zuztarretatik ahora" proiektuak tresna berriak ipini ditu martxan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Euskara  Aiaraldea  Arakaldo  Arrankudiaga-Zollo  Orozko
Bertoko euskalkia berreskuratzeko "Zuztarretatik ahora" proiektuak tresna berriak ipini ditu martxan

2008an, Bizkaiko Nerbioi ibarreko hainbat herrietan, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo zein Orozko haien artean zeudelarik, Zuztarretatik ahora izeneko proiektua abian ipini zen, ekimen honek helburu nagusi bezala, herri horietako euskararen berreskurapena zein difusioa zituelarik.

 

2008an, Bizkaiko Nerbioi ibarreko hainbat herrietan, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo zein Orozko haien artean zeudelarik, Zuztarretik ahora izeneko proiektua abian ipini zen, ekimen honek helburu nagusi bezala, herri horietako euskararen berreskurapena zein difusioa zituelarik.

 

Proiektu honek eskualdean jaso diren pertsona nagusien ahozko testigantzetan izan du bere oinarria. Urte horietan jasotako testigantzen bitartez, berreskuratze lan handia egin izan da. Oraingo honetan berriz, ekimen honetan dihardutenek erronka berri bati aurre egin nahi diote: Nerbioi ibarrean hitz egin izan diren euskalki horien difusioa.

 

Eskola agenda, Webgunea eta abestia

 

Difusio lan honetan arreta berezia izan dute gazteenek, zalantzarik gabe beraien esku egongo delako euskalki hauen bizirautea. Hori dela eta, beraientzako aproposa den Eskola-Agenda bat atera dute. Agenda honetan, ekimenean parte hartzen duten herrien jaiak zein eskualdeko egun garrantzitsuak agertzeaz gain, badira ere Gotzon Barandiaranek idatzitako hamar ipuin mitologiko, herri horietan kokaturik daudenak.

 

Eskola-Agenda horrekin batera, eta ingurune horretako euskara hobeto ezagutarazteko asmoarekin, web atari bat ere sortu dute Zuztarretik ahora proiektuaren sustatzaileek. Hizkuntzalaritza eta konkretuki eskualde horretako euskara ezagutzeko interesa dutenentzat oso aproposa da berton agertzen diren ondare linguistikoen materialengatik; Besteak beste, hiztegia edo eskualdeko esaera zaharrak kontsulta daitezke bertan. Helbidea ondorengo hau da: http://www.zuztarretikahora.com.

 

Bi baliabide hauekin batera, eta biztanleen arreta  pizteko asmoarekin abesti bat ere atera dute, Arkaitz Estiballes bertsolariak eta Xabier Zabala konpositoreak konposatua, eta ekimen honetan parte hartzen duten herrietako pertsonek abestua. Abestiak aitona eta hiloba baten arteko elkarrizketa dauka gai bezala, ahozko testigantzaren garrantziaz ohartaraziz, horixe izan baita ondare guzti honen biziraupena bermatu duena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa