"Matxinatuak altxatu zirenean alderdi ezkertiarrak bildu ziren eta eginkizun bat eman zidaten"

Aitor Aspuru Saez 2012ko uzt. 18a, 08:04

MATEO BALBUENA (Villamartín de Don Sancho, 1913) Lezaman bizi da. Komunista amorratua, Asturiaseko Iraultzan parte hartu zuen 1934. urtean eta Guda Zibilan zehar Amurrion borrokatu zuen. Gaur egun idazten, bere zuhaitzak zaintzen eta irakurtzen ematen ditu egunak Aiaraldean. 

Non harrapatu zintuen uztailaran 18an militar faxistek egin zuten altxamendua?

MATEO BALBUENA (Villamartín de Don Sancho, 1913) Lezaman bizi da. Komunista amorratua, Asturiaseko Iraultzan parte hartu zuen 1934. urtean eta Guda Zibilan zehar Amurrion borrokatu zuen. Gaur egun idazten, bere zuhaitzak zaintzen eta irakurtzen ematen ditu egunak Aiaraldean. 

Non harrapatu zintuen uztailaran 18an militar faxistek egin zuten altxamendua?

Guda hasi zenean Barakaldon bizi nintzen. Apur bat lehenago lizentziatu ninduten armadan, hilabete bat lehenago edo. Soldaduska egin nuenenean saiatu nintzen erresistentzia komunista barrutik antolatzen. Komunistek bagenekien altxamendu bat egon behar zela. Gazte Komunistak erakundean militatzen nuen. Gure erakundea Gazte Sozialistekin bateratu zenean, erakundearen tokiko idazkaria izendatu ninduten Barakaldon. Matxinatuek altxatu zirenean alderdi ezkertiarrak bildu ziren eta eginkizun bat eman zidaten. 

Gazte taldeak antolatu behar nituen. Talde bakoitzak 10 gazte zituen eta haien artean arduradun bat izendatu behar zuten nirekin harremanetan egoteko. Nik erakundearen batzordearen aurrean erantzun behar nuen. Talde bakoitzaren betebeharra etsaien mugimenduak jarraitzea zen. Batik-bat Altos Hornos lantegiaren aurrean Guardia Zibilak zuen kuartela begiratzea. Informazioa berehala bidali behar ninduten.

Sozialisten artean, bazegoen talde bat gure arteko batasunaren aurka zegoela eta mehatxatu ninduten. Horregatik arma bat eman zidan Alderdi Komunistak, errebolber bat eta bi bala, ez zegoen besterik.

Egun horietan gizartearen disoluzioa errealitate bat zen, baina disoluzio horretan bakoitzak gustuko zituen ideien arabera antolatzen zen. Olabeagara joan ginen gure lehen arma eskuratzera. Ollabeagako lantegi baten zaindari hartu genion. Gero Lutxanan 12 arma gehiago lortu genituen. Lantegi batean eskuratu genituen ere.

Egun batzuk geroago bolonturioak Bilbon elkartzeko deialdia egin zuten irratitik. Modu arduragabe batean aurkeztu nintzen, nik ardurak nituen erakundean eta. Zutabe bat atera zen hortik. Donostira joan ginen bertako antifaxistak laguntzera. Loiolako militarrak matxinatu ziren eta María Cristina hotela okupatu zuten. Bidean Eibarren lo egin genuen eta jende gehiago elkartu zen. Gero Guardia Zibilaren koartel bat inguratu genuen eta gurekin bat egin zuten telefonoz deitu egin eta gero. Dena den, gu haserre geunden eta autobusetako sabaietan egin zuten bidea Donostira heldu arte.

Hiriburura heldu ginenean oso berandu zen, tirokatu gintuzten baina hirian sartu ginen. Kasinora eraman gintuzten eta han egin genuen lo, gorpuen artean, Guardia Zibilen eta militarren gorpuen artean. Hotela inguratu genuen eta bi egun pasa eta gero amore eman zuten. Geroago Loiolako koartelak ere amore eman zuen.

Baina Amurrion egon zinen ere, ezta?

Geroago Amurriora etorri ginen eta Erreformatorioa okupatu genuen. Gurekin etorri zirenak Guardia Zibilera laguntzera joan ziren. Elizan zeuden sartuta eta erresistitzen. Haiek gelditu zuten matxinatuen erasoaldia.

Amurrion bi edo hiru egun eman eta gero gure artean arazo bat egon zen idazkaria atxilotu zutela esaten zutelako. Kaos bat zen guztia, beraz, kideekin hitz egin eta gero banku batera igo nintzen eta deialdia egin nuen unitate militar bat sortzeko. Antolakuntza behar genuen. Hurrengo egunean talde guztiak bildu ginen eta kabo izendatu ninduten.

Maniobra batzuk egin genituen orduan, orain institutuak dauden lekuan. Kapitainak agindu zuen erasotzea eta nik oihuka hasi nuen: "Etsaia barrezka lehertzen egongo da". Eskatu nien prestakuntza militarra zutenei aurrera pausu bat ematea eta hiru agertu ziren. Horren ondoren azalpen militarrak eman nituen unitatea antolatzeko. Hiru batailoi sortu ziren Amurrion: Araba -bainuetxean eta zezen plazan zeudenak-, Bakunin -Erreformatorioan zeudenak- eta Leandro Carro -kuartelean-. Abertzaleak, anarkistak eta komunistak. Gure komisarioak berehala teniente izendatu ninduen. Buruzagia izateko ezinbestekoa zen sakrifizioa. Behin baino gehiagotan bazkaldu gabe geratu nintzen. Ardurak zirela eta nik azkenengoa bazkaldu behar nuen eta askotan janaria ez zegoen nire txanda heltzen zenean.

Amurrion erasoaldi batean kale egin genuen. Batailoia abertzale batekin eraso egin genuen. Gogoratzen dut erasoa izan baino lehen meza bat egin zutela eta nik eskatu niela fededun ez zirenei hortik ez hurbiltzea, fededun eta ateoen oposizioa handia baitzen. Egun horretan guk atsedena hartzera joan behar genuen, baina batailoi honek metrailadoreak zituela ikusi genuen eta proposatu genien erasoaldian parte hartzea baldin eta metrailadore bat ematen baziguten. Baietz esan ziguten. Saratxotik gure artilleria hasi zen tiroka eta hori aprobetxatu genuen haien lubakiak hartzeko, baina ezkerrean erasoaldiak ez zuen arrakastarik izan.

Herrian egon ginen Italiarrek Bermeo hartu arte. Murgian borrokatu genuen eta ikusi genuen haiek ere diziplina gutxi zeukatela, barre egin genuen ikusi genuenean guregana etorri zirela ikur espainiar batekin etorri zirela, pelotoian. Hori bai, gero bonbardatu gintuzten. Gorpuak atzean utzi genituen, baina metrailadorea ez!

Ganekogortan borrokatu genuen ere, berunezko gerrikoan... eta hortik Uribe Kostara joan ginen. Azkenean Torrelavegan zauritu ninduten eta hortik Asturiasera eraman ninduten.

Eta gero, atxilotu zintuzten, edo borroka utzi zenuen?

Ez nuen guda utzi. Teruelen egon nintzen eta guda galdu genuenean komunista bezala hitzegin nien soldaduei. Borrokan jarraitu behar genuela adierazi nien, II. Mundu Gerra gainean zegoela bagenekien komunistok. Guzti hori Frantziara bidean. Nire soldaduak errenditu ziren heri batean, ez ninduten jarraitu. Oso nekatuta zeuden. Ni saiatu nintzen ihes egiten. Ofizialak ere amore eman zuten. Faxistek esan zieten ez zituztela zigorrik jasoko. Noski, gezurra zen, eta ofizialek komunak garbitzen bukatu zutenean ni poztu nintzen.

Ni saiatu nintzen Frantziara heltzen. Gauez egiten nuen bidea eta egunez kobazuloetan edo ahal nuen lekuetan lo egiten nuen. Bost aldiz pistola atera nuen ihes egiteko. Ez nuen ezer jateko, nire erlojua aldatu nuen ogiaren truke. Broton Guardia Zibilak tirokatu ninduen, adibidez. Handik gutxira bidezain batekin topatu nintzen. Honek bere ogitartekoa eman zidan baina gero Guardia Zibila informatu zuen. Gau horretan, lo nengoen bitartean atxilotu ninduten. 

Zer gertatu zitzaizun orduan?

Guda ostean Huescako Institutuan egon nintzen preso, Jacako kartzelan ere. Giltzapean komunistekin harremanetan jartzen saiatu nintzen beti eta alderdia osatu genuen. Huescako Institutuan sargentu bat zen buruzagia eta tratu ona izan genuen. Gero Larrinagan egon nintzen. Dena den ez nuen denbora asko eman kartzelan. 12 urteko zigorra ezarri zidaten, hori bai. Zorionez, Larrinagan informatzen ziren presoei buruz eta informazio onak jaso zituen. Tabernari batek esan zuen ni ez nintzela tabernatik pasatzen eta irakurtzen ematen nuela denbora eta horregatik atera ninduten kalera.

Sendia guztiz apurtuta zegoen. 10 anai ginen eta 5 Frantzian zeuden eta aita gaixo zegoen, bere ordez hasi nintzen lanean. Bilbon epaitua izan nintzen. Nire abokatuak eskatu zion fiskalari gogor egurtzea. Pentsa ezazu zer nolako defentsa geneukan... 6 urteko zigorra ezarri zidaten azkenean, baina gartzelara joan ordez erbestearekin zigortu ninduten. Nire etxetik 200 kilometrotara joan behar nintzen bizitzera. Gijoneko bidea hartu nuen. Baina kontrolatuta nengoela pentsatu nuen eta Cangas de Onisera joan nintzen. Zelula komunista bat sortu nuen eta Alderdi Komunistaren zuzendaritzarekin jarri ginen harremanetan.

Zuzendaritza atxilotu zutenean ni ere atxilotu ninduten eta Madrilen galdetegi bat egin zidaten. Sorte handia izan nuen. Ez nuen torturarik pairatu. Kide bat bere buruaz beste tortura gehiago ez jasateko. Gainera, alderdi barruan badirudi pertsona bat zeukatela. Orduan, oso konprometitutak ez zeuden militanteak aske uzten zituztela gero, berriro antolatzen saiatzen zirenean, atxilotzeko. Eta askatu ninduten.

Meatzari moduan lan egin eta gero akademia bat sortu genuen ematzeak eta biok. Denborarekin, akademia legalki erregistratzen saiatu nintzenean, alkatearen sinadura behar nuen, eta honek esan zidan poliziak kontrolatzen ninduela eta ez zidala behar nuen papera sinatuko, beraz militantzia utzi nuen. Hala ere, Burgoseko prozesuan epaitu zituzten pare bat militante nire ikasleak ziren, adibidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide