Natura 2000 Sarearen kudeaketa plana aurkeztu eta proposamenak jasoko dituzte

Salvada Mendilerroko, Arkamo-Gibijo-Arrastariko eta Urkabustzeko irla-hariztietako planak eztabaidatuko dira

Natura 2000 Sarearen kudeaketa planaren aurkezpena egingo du Eusko Jaurlaritzak datorren uztailaren 10ean Izarrako Udaletxean. Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak babes plan bat abian jartzeko asmoa dauka datozen sei urteetan Salvada Mendilerroan, Arkamo-Gibijo-Arrastarian eta Urkabustaizeko irla-hariztietan. Helburua hiru gune horietako biodibertsitatea mantentzea izango da.

Hala, datorren asteko bileran planaren nondik norakoak azalduko dira eta bertaratzen direnen iritzia jasoko da. Bileran gaian interesa duen edonork hartu dezake parte. Antolatzaileek bi dokumentu irakurtzea eskatu diete bertaratzeko asmoa dutenei (argazkiaren azpian daude eskuragarri).

Red Natura 2000 Europa mailako sare ekologiko bat da, "balio ekologiko handiko" habitat natural eta erdinaturalak barnebiltzen dituena, Jaurlaritzaren arabera. Aipatutako hiru zonaldeak 2003an sartu ziren plan horren baitan. Hala, gune horiek Kontserbazio Gune Berezi izendatu ziren eta euren mantentzerako planak diseinatu ziren. Plan horien datozen sei urtetarako helburuak dira datorren asteko bileran eztabaidatuko direnak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide