aiaraldea.eus

"Web-guneak jasotako erantzunak euskararen normalizazioan lanean ekiteko gogoak biderkatzen dizkigu"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Aiaraldea

IRATI MENDIGUREN COSGAYA (1985, Laudio) www.aiaraldea.com web-gunea sortu eta kudeatzen duen Aiaraldea Komunikazio Leihoa Elkarteko koordinatzailea da. 2011. urteko estadistika datuak argitaratu berritan, aurrera begira elkarteak eta web-guneak dituen erronketaz galdetu diogu.

Atariak izandako bisita datuak argitaratu berri dituzue. Nola baloratzen dituzue datu hauek?

IRATI MENDIGUREN COSGAYA (1985, Laudio) www.aiaraldea.com web-gunea sortu eta kudeatzen duen Aiaraldea Komunikazio Leihoa Elkarteko koordinatzailea da. 2011. urteko estadistika datuak argitaratu berritan, aurrera begira elkarteak eta web-guneak dituen erronketaz galdetu diogu.

Atariak izandako bisita datuak argitaratu berri dituzue. Nola baloratzen dituzue datu hauek?

Urte betean 170.000 bisita izatera ailegatu gara, eta hori gure eskualdeko euskarazko tokiko hedabide batentzat datu ezin hobea da, gure jarduera esparrua 42.000 biztanlekoa delako. Urte betean bikoiztu egin zaizkigu zenbakiak. Gure atarira datozen erabiltzaile bakarrak ere bai: 51.867 bisitari izan ditugu.

Pozik egoteko motiboak sobera ditugula uste dut. Erantzun ederra jaso dugu Aiaraldeko bizilagunen aldetik, eta horrek euskararen normalizazioan lanean ekiteko gogoak biderkatzen dizkigu.

Ikasturte berriarekin batera, hausnarketa bati bide eman zaio Aiaraldea Komunikazio Leihoan. Zergatik?

Bai, hala da. Orain dela bi urte proiektua martxan jarri genuenean argi genuen elkarteak maila sozial eta kulturalean eraginez euskara bultzatu nahi zuela Aiaraldean. Memoria eta historiaren berreskurapenerako sail bat ireki zen orduan; baita kultura eta jendartea astintzeko lan taldea ere. Erredakzio eta komunikazio sailekin batera, Aiaraldea Komunikazio Leihoaren proiektuak dimentsio izugarria hartu zuen denbora gutxian.

Handitasun horrek gure norabidea helmuga askotan kokatzera eraman gintuen, eta ondorioz, indarrak metatu beharrean, proiektu asko noraezean geratu ziren. Hori dela eta, egun ere helburu berdina izaten jarraitzen dugu, baina gure jarduerak eta tresnak aiaraldea.com atariak hartu duen erreferentzialtasunean zentratzea erabaki dugu.

Azken Batzar Orokorrean erabakitako ardatz nagusien arabera, gure lanak ibilbide argia du: kide berriak proiektura biltzea, kazetaritza moldearen profesionalizazioa, jendartearen inplikazioa eta babesa… eta finean, hizkuntza baten normalizazioan ezinbestekoa den alorra –komunikabideek betetzen dutena, alegia- ahal bezain ondo betetzea, kalitatez.

Horregatik, orain arte egindako lanak ekarpen bolondres soila izan badu ere, elkartetik apustu sendoa egin dugu kalitatezko hedabidea elikatu eta kudeatu ahal izateko: liberatuak. Astean egonkortasunez lan jarraia egiten arituko diren kide batzuk egotea nahi dugu. Eta horri esker lortu nahi dugu, nola ez, elkartekide, kolaboratzaile eta laguntzaileen sare zabal hori koordinatzea eta lanerako beharrezko azpiegiturak baldintza egokietan bermatzea.

Instituzioekin euskarazko tokiko komunikabideak sustatzeko hitzarmena prestatzen ari zarete.

Prozesu horren amaieran ari gara. Eskualde naturaleko 9 udalek eta Aiarako Kuadrillak bat eginez lortutako emaitza da. Lan handia egin dugu gobernu taldeek eta gainontzeko alderdiek ere beren hitza eta erabakia izan zezaten gai honetan. Eta egia esan, lortu dugulakoan gaude. Harreman birak egin eta gure proiektuaren erronka berriak azaldu ostean, instituzio orok hartu du beregain euskarazko tokiko komunikabide gisa aiaraldea.com sustatzeko beharra eta ardura politikoa.

Hitzarmenak osatzen ari dira instituzio guztiekin, eta diru-ekarpenetik harago doa; insitituzioak ere euskarako komunikabideen sustapenean aktiboki inplikatzea bilatzen du. Ekonomikoki, Udal bakoitzak urtero 0’60 euro biztanleko diru ekarpena egiteko konpromisoa hartuko du.  Modu honetan, proiektuak aurrera egiteko beharrezkoa duen iturriaren zatitxo bati erantzungo diogu.

Bazkidetza kanpainarik abiatuko duzue herritarren artean?

Bai, herritarrak, elkarteak eta enpresa txiki nahiz handiak ere bildu nahi ditugu proiektura, bazkide egitenez. Guztion beharra dugu taxuzko komunikabidea sortzeko erronkan. Hurrengo urratsa da auzotarrok ere proiektu honetan gure aletxoa jartzea. Helburua zehatza da: 222 aiaralde·lagun!

Euskarazko komunikabideetan krisia da hitz aipatuenetako bat. Eta eskualdean?

Hori da behin eta berriz errepikatzen diguten mezua. Dena den, hitz horren aldapak kontuan hartu behar baditugu ere, euskarazko tokiko hedabideen kasuan ekarpen ekonomikoak egiteari uzteko ez dago inolako arrazoirik. Gure proiektua ‘txikia’ da eurotan ikusiz gero. Eta ‘handia’ berriz, eragin sozialean eta kulturalean neurtuta. Hizkuntza baten normalizazioan ezinbestekoa den alorra lantzen dute tokiko hedabideek, beraz, ez ditzagun desagertzen utzi. Eman diezaiegun bultzada. Komunikazioa ere, euskaraduna izan dadin aiaraldean.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarluzea Erantzuna | #3

Euskararen normalkuntzara bidean aiaraldeak egin duen, egiten ari den eta egin behar duen aportazioa ezinbestekoa da. Imajinatzen al duzue Aiaraldea.com gabeko panorama tristea? 222 horiek (gutxienez) lortu behar ditugu harrien azpian bilatu behar izanda ere. mila esker guztioi

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarluzea Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #5

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa