aiaraldea.eus

Gorobelgo Ermandadea: zezenak, larreak eta bideen erabilera

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Okondo
Gorobelgo Ermandadea: zezenak, larreak eta bideen erabilera

Iragan astelehenean Gorobelgo Ermandadeak agintaldi honetako lehen bilera egin zuen. Bertan Aiara, Okondo, Amurrio, Ordunte eta Lezamako herri edota batzarren ordezkariak izan ziren.

Zezenen ugalkortasuna kaltetua izan da Trichomonas izeneko bakterioarengatik. Honek behiengan ernaltzeko arazoak eragiten ditu eta kutsatutako behiak bakterioaren eramaile bihurtu ahal dira, zezen berrietara pasaraziz.

Iragan astelehenean Aiarako Anaiarteak agintaldi honetako lehen bilera ospatu zuen. Bertan Aiara, Okondo, Amurrio, Ordunte eta Lezamako herri edota batzarren ordezkariak izan ziren.

Zezenen ugalkortasuna kaltetua izan da Trichomonas izeneko bakterioarengatik. Honek behietan ernaltzeko arazoak eragiten ditu eta kutsatutako behiak bakterioaren eramaile bihurtu ahal dira, zezen berrietara pasaraziz.

Gaitz hau ekiditeko Arabako Foru Aldundiak 22.000 € inguru eman ditu tratamendu bat abian jartzeko, baina nekazari guztiak ez daude honekin ados. Gainera, mendizerran Burgoseko eta Aiarako animaliak daude, eta Burgos aldekoek tratamendurik ezarriko duten edo ez jakin behar dute Anaiartekoek. Abeltzain guzti-guztiek tratamendua ez badute ezartzen, honen eragina ez da behar bestekoa izango.

Tratamendua ezarri edo ez, eta bere nondik norakoak zehazteko 26an beste bilkura bat egingo du Anaiarteak, Foru Aldundiarekin tratamenduaren efikazia eta beharra ikertu ostean, zeren larriagoak izan daitezkeen beste gaixotasun batzuk egon litezke.

 

Mendizerran dauden larreei dagokionez, Burgoseko ganadua aiaraldeko larreetan sartu izan da, eta baita aldrebes ere. Honegatik hainbat isun ipini dira eta egoera hau bere onera ekarri nahi izan zuten astelehenean.

Bestetik, mendizerrako bideetan ibilgailu motordunen erabilera mugatua da. Mugapen horien inguruko bilera bat antolatu zuen Aiarako alkateak abeltzainekin, muga horiek aztertzeko. Bilera hartan mugapenak moldatzeko proposamena landu zen eta orain  bilera horren ordezkaritza batek proposamen hori Foru Aldundira eramango du, teknikariekin eztabaidatzeko. Behin betiko erabilerak zehazten direnean, hauen kontrola nola egin adostuko dute.

Gai honen inguruko legedia Arabako Foru Aldundiaren web orrian dago, baita Google Earth-en bideen erabilerak zehazten dituen aplikazio bat ere.

Linka: http://www.alava.net/cs/Satellite?c=Page&cid=1223984684046&language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_contenidoFinal

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa