aiaraldea.eus

Litekeena da Araba Bai, EA eta Alternatiba foru- eta udal-hauteskundeetan batera aurkeztea

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana  Aiaraldea
Litekeena da Araba Bai, EA eta Alternatiba foru- eta udal-hauteskundeetan batera aurkeztea

Foru- eta udal-hauteskundeak ate-joka ditugu, eta alderdiak mugitzen hasiak dira, zer estrategiari jarraituko dioten erabakitzeko. Horren harira, bada, Araba Bai (Aralarreko eszisioa), EA eta Alternatiba negoziatzen ari dira, hauteskundeetan zerrenda bateratua aurkezteko. Dena den, oraindik ez dute ezer erabaki.

Araba Baiko ordezkariak Patxi Zabaletarekin bildu dira azken egunetan. Aralarreko koordinatzaile nagusiak hauteskundeetara batera aurkeztea proposatu omen die, baina uko egin diote. Beraz, gure eskualdeko udal-hauteskundeetan EArekin eta Alternatibarekin aurkezteko aukera aztertzen ari dira, eta Ezker Abertzalea ere koalizio horretan egotea nahiko lukete, betiere, "legezkoa bada". Dena den, Laudioko Ezker Abertzaleko kideek adierazi dute eurak ez direla inorekin bildu horri buruz eztabaidatzeko, eta legezko marka moduan aurkeztea dela euren asmoa.

Bestalde, foru-hauteskundeei dagokienez, negoziazioak aurreratuago daude; ziurrenik Araba Bai eta EA elkarrekin aurkeztuko dira, eta ez dute baztertzen Alternatiba ere koalizioan sartzeko aukera.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa