aiaraldea.eus

Jesuriko zentral eolikoaren obrak hurrengo hilabetetan hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Laudio  Orozko
Jesuriko zentral eolikoaren obrak hurrengo hilabetetan hasiko dira

Pasa den astean, martxoaren 1ean, hain zuzen ere,  Elorritxugana-Arrolako Santa Marina - Jesuri mendigunean eraiki nahi dituzten 8 aerosorgailuen ingurumen-eraginaren adierazpena onetsi zen.

Gauzak horrela, Guascor Wind SA-k  lizentzia eskatu bezain pronto  Orozkon, Laudion eta Amurrion eragina izango duten obrak hasiko dira.

Pasa den astean, martxoaren 1ean, hain zuzen ere,  Elorritxugana-Arrolako Santa Marina - Jesuri mendigunean eraiki nahi dituzten 8 aerosorgailuen ingurumen-eraginaren adierazpena positibotzat hartu zen.

Gauzak horrela, Guascor Wind SA-k  lizentzia eskatu bezain pronto  Orozkon, Laudion eta Amurrion eragina izango duten obrak hasiko dira.

Zanpazu Bizirik taldeak, amalurrarekiko eraso berri honen aurrean, mobilizaziora deitu du, eta hurrengo apirilaren 16an, kaltetutako mendigunetik ibilaldi bat egingo du. Apirilean zehar hitzaldiak ere egingo dira, eta Aiaraldeko talde ekologistak erasoen aurrean erantzutera animatu du gizartea.

Era berean, gogora ekarri nahi izan dute “EAEn egun dauden aerosorgailu zaharrak berriengatik aldatuta, gure lurraldean aurreikusi diren hamarnaka zentralek baino energia gehiago lortuko litzatekeela”

“Energia eolikoa ez da jasangarria eta ez da ditugun energia arazoen konponbidea, EAEn ezarri nahi den moduan behintzat ez. Gainera ez dituzte hauek beste proiektuen alternatiba bezala planteatzen; Garoñako zentral nuklearraren,  Ziklo Konbinatuko Zentral Termiko berrien eta proiektatutako Tentsio Handiko Lineen ordezko”, adierazi dute.

Elkartekoek ingurumen informazioa babesten duen 27/2006 legean oinarrituz, ardura duten erakundeei  aurkeztutako alegazio horiekiko erantzun arrazoitu bat eskatzen jarraitzen dute, oraindik ez baitute jaso. Informazioan oinarritzen den funtsezko eskubideak ez dituzte bermatu instituzioek eta legedia bete gabe informazioa ezkutatu dute, gizarteak jarrera har dezan ekidituz.

Zentral honi ezezkoa emateko arrazoiak ugariak eta askotarikoak dira: “egindako ingurune-eraginari buruzko ikerketen kalitate eskasa eta balizko eragin guztiak aurreikusteko ezintasuna, proiektatutako zentralen errendimendu energetikoa, alternatiben azterketa eza, tentsio handiaren ezarpenaren eraginak, pista berrien irekitzea, beste zentral eolikoek sortutako eragin sinergikoa, balio handiko  gertuko natur zonaldeetan izango duen eragina (Naturparkeak, ZEPA, LIC eta Red Natura 2000), zeharbide ekologikoetan izango duena; hegazti-faunarengan, herpetofaunarengan, kiropteroengan eta landaredian izango duen eragina, eragin geologiko eta geomorfologikoa, hidrologian eta hidrogeologian izango duena, lurzoruan, paisaia-eraginean eta jendartean (arlo ekonomikoan, sozialean eta naturalean) izan dezakeena, bai eta gertuko herri guneetan bizi diren pertsonengan zentral hauek sortzen dituzten osasun efektuak eta balizko aztarnategi historiko, arkeologiko edo paleontologikoetan izan ditzaketen ondorioak ere”.

Gainera eskualdean beste proiektu eoliko batzuk ere ezarri nahi dituzte: Ganekogortan, Gorobelen (Nerbioaren ur-jauzia, Txarlazo, Tologorri, Ungino..) eta Txibiarte-Zanpazu inguruneetan (Gujuli ur-jauzitik gertu) Amurrioko udalerriaren barruan. Izan ere, Jesuriko obrak makro zentral eoliko proiektu baten lehendabiziko pausoa dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Ama lurra defendatu! Erantzuna | #1

Lotsagarria da administrazioen jarrera, ez dituzte beraien arauak eta legeria betetzen, trabak jartzen dituzte eta herritarren parte hartze eta informazioa ostopatzen dute. Gainera ez da Zentral eolikoen Plan sektorialaren inguruko debaterik egon, eta berdin zaie berde ondo kontzerbaturik geratzen zaizkigun leku bakarrak txikitu eta birrintzea.
Ez ditzagun gure mendiak industrializatu!!! MEDIAK ASKE!!!
AMA LURRA DEFENDATU!!!
Tienen el corazon lleno de hormigon!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo-a Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #4

Ohar linguistiko bat JESURI izenaz. Nahi duenarentzat...

Herriz kanpokoek eragindako oker kartografiko batzuen ondorioz, "Jesuri" mendiaren izena gailendu eta hedatu zaigu. Hala ere, hori ez da bere jatorrizko izendapena.
Iturri dokumentalak ditugunetik, LARRAGORRI gisa ezagutu dute orozkoar eta laudioarrek mendi hori. Eta izen horekin ontzat eman dute egondako mugaketa-aktetan. Egun ere, Larragorri eta Castillo de Larragorri bezala izendatzen da gure mendi hau ("kastillo" izen hori dela-eta, arkeologia aztarnategi bat izatearen susmoa dago). Jesuri, gailur honen eta Elorritxuganekoaren arteko lepoa da, inguru horretako adinekoek egun ere darabilten legez. Jatorrian, gainera, Gezuri moduko bat legoke (erdal "Guezuri" bezala ahoskatua).

Elorritxugana ere oso-oso izen berria da, batere tradiziorik gabea baina, kartografia arrotzari esker, nagusitu dena. Jatorrian "Kukutza" izena dugu, oso dokumentatua (ez du zerikusirik Olarteko izen bereko etxearekin). Egun ere, "kukuza" esaten diote Olarte aldekoek eta "kukutxe" Larrea eta Areta aldekoek.

Arrazoi hauengatik, LARRAGORRI hobesten da Jesuri izendapenaren aurrean.Bestean, sinonimoak KUKUTZA eta Elorritxugana baina aurrenak lehentasuna du hurenkeran (Euskaltzaindia).

FM

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa