aiaraldea.eus

Aldundiak 1,9 milioi euro inbertituko ditu aurten Aiarako suteen aurkako eta salbamendu zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea
Aldundiak 1,9 milioi euro inbertituko ditu aurten Aiarako suteen aurkako eta salbamendu zerbitzuan

Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailak 1.957.000 euro bideratuko ditu aurten Aiarako Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako. Kopuru horretatik, hil honetan bertan izendapena egingo da lehenengo hiruhilekorako; 483.000 eurokoa, hain zuzen.

Gogorarazi behar da Aldundiak horrelako zerbitzuen finantzaketa hartzen duela bere gain 20.000 bizilagun baino gutxiagoko herrietan.

Izendapen horri gehitu behar zaio lurraldean egiten dituen zerbitzuengatik Gasteizko Suhiltzaileen Zerbitzurako oraintsu bideratutako 3,2 milioikoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa