aiaraldea.eus

Hauteskunde sindikalen emaitzak aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea
Hauteskunde sindikalen emaitzak aiaraldean

Gutxika-gutxika hauteskunde sindikalen emaitzen berri jasotzen ari gara Aiaraldean. Horrela, Laudioko Udaleko eta Inauxa enpresako hauteskunde emaitzen irakurketa ezberdinak jaso ditugu hainbat komunikabidetan, ohi bezala, emaitzak nork bere aldera ekarrita.

Laudioko Udaleko ordezkaritzan ELA garaile, bozka kopuru orokorrean LAB

Aurtengo emaitza zehatzak hauek izan dira: Udaleko funtzionarioei dagokienean; ELAk jaso ditu bozka gehien (66) eta LABek ordea 58. Bozka hauen ondorioz ELA sindikatuak 5 ordezkari izango ditu eta LABek 4. Laboralen atalean, ordea, ELAk ez du bozkarik bildu eta LABek 17, ordezkari bat eskuratuz horrela. Beraz, Laudioko Udaleko emaitzak hauek izan dira; LABek 75 bozka, eta ELAk 66.

Inauxa enpresan, ELAk gora egin duen arren, berriz ere LAB garaile

Abenduaren 20an egin ziren Saratxon kokatua dagoen Inauxa enpresan hauteskundeak. %100eko parte hartzearekin. 1980 urtetik gaur artean gertatu den bezala, LABek irabazi ditu berriz ere aurtengo hauteskundeak. ELAk gora egin du bere ordezkaritzan (3tik 4ra hain zuzen ere) eta CCOO sindikatuak zuen ordezkari bakarra galdu egin du.
Langileen komitea beraz, horrela osatuko da aurrerantzean; LABeko 5 ordezkari eta ELAko 4.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia andima Erantzuna | #1

Amurrioko TTI-n eta Aceralavan atzo izan ziren hauteskundeak.

STAT izan da garaile 6 ordezkariekin, LAB-ek 5 eskuratu ditu, ELA-k 3, CCOO-k 3 eta UGT-k 1.

Laudioko TTI lantegian ere hauteskundeak atzo burutzekoak baziren ere, azkenean aurrerago egingo dira. LAB sindikatuak erroldan izandako arazoak zirela eta eginiko salaketan oinarrituta, prozesua berriz ere hasteko erabakia hartu zuen arbitroak, prozesua luzatuaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa