aiaraldea.eus

Sokaide folk taldeak “EHSona” jaialdiaren lehiaketa irabazi du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea
Sokaide folk taldeak “EHSona” jaialdiaren lehiaketa irabazi du

Bartzelonan egiten den euskal musikaren jaialdia da EHSona, eta aurten lehenengo aldiz antolatu dute euskal musika taldeen arteko lehiaketa.
Sokaide Aiarako taldea izan da lehen edizio honetako irabazlea, eta hori dela eta datorren azaroaren 20an Bartzelonako La Fontana aretoan joko dute, Grazia auzoan.

Eurekin batera arituko dira jaialdi honetan Gose, Joseba Tapia, Bide Ertzean, Aupa Quartet, Sorkun, Gari, Oreka TX, Ze Esatek!, Npoka Iria eta beste hainbat euskal musika talde eta kultur espresio.(Informazio zehatzagoa erantsitako dosierrean).

Hau ez da Sokaideren historia laburrean taldeak irabazten duen lehenengo sariketa; Mendebala, Folkez Blai edo Plasencia Folk (Caceres) lehiaketetan finalista eta irabazle izan direlako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa