aiaraldea.eus

1400 mendizalek baino gehiagok parte hartuko dute igandeko ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio
1400 mendizalek baino gehiagok parte hartuko dute igandeko ibilaldian

Ekintzaz beteriko asteburu honetan, Amurrion larunbatean Ikasle Eguna ospatuko da eta igandean, eskualdean orain dela 24 urte jaiotako Gorobel Ibilaldia arrakastatsua egingo da. Aurtengoan, nahiz eta ibilaldi hau Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldi-zirkuitutik atera, partaidetzak ugaria izaten jarraituko du. Jadanik 1400 pertsona inguruk izena eman dute.

Ekintzaz beteriko asteburu honetan, Amurrion larunbatean Ikasle Eguna ospatuko da eta igandean, eskualdean orain dela 24 urte jaiotako Gorobel Ibilaldia arrakastatsua egingo da. Aurtengoan, nahiz eta ibilaldi hau Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldi-zirkuitutik atera, partaidetzak ugaria izaten jarraituko du. Jadanik 1400 pertsona inguruk izena eman dute.

Antolatzaileen esanetan “Martxa honen helburua jendeak paisaia eder eta berezi hau ezagutu eta mirestea da, argazkiak egin ditzala edo beha dezala, besterik gabe, guztia txalaparta eta trikitixen soinuaz girotuta. Azken batean mendia jai-giroan bizitzea da helburua.”

Ez gaude Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuituaren kontra, baina, gure ustez, gero eta gehiago dira martxak lehiaketatzat hartzen dituztenak, Euskal Herriko mendi eta txokoak ezagutzeko modutzat hartu beharrean. Hala eta guztiz ere, Federazioak ez du ezer egiten joera horri buelta emateko, eta batzuetan sustatu ere egiten duela uste dugu. Horrenbestez, Mendiko Lagunak MTko Zuzendaritza Batzarrak, bazkideen babesarekin, Gorobel Ibilaldia Federazioaren Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitutik atera nahi duela erabaki du.

Bestalde, mendi taldeak azaroaren 12tik 27ra antolatuko dituen Mendi eta Naturari buruzko jardunaldien aurkezpena egin berri du.

Jardunaldiekin hasteko, azaroaren 12an, ostirala, "Tajikistan eta Kirgizstan, bizikleta lagun” izena duen euskarazko ikus-entzunezkoa egongo da Koldo Zubizarretaren eskutik. Larunbatean, azaroaren 13an, iaz atzeratu zen Candinan zeharreko mendi-ibilaldi gidatua egingo da. Ibilaldi honetan parte hartzeko jadanik mendi taldearen egoitzan izena eman daiteke.

Azaroraren 19an, ostirala, eskaladari buruzko hitzaldia emango du Adolfo Madenabeitia eskalatzaile arabarrak. Oraingoan, Adolfok Venezuelan irekitako eskaladako azkeneko bidea aurkeztuko du, "Mundo Perdido. Tepuy Acopan” izendatutako ikus-entzunezkoan. 

Azaroaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19.:30ean, eskola-kirola eta ingurumenari buruzko filmak eskainiko dira Amurrioko Antzokian.

Jardunaldi hauen azken egunean, Felipe Uriarte alpinista gipuzkoarra 1974eko Everestera igotako lehendabiziko espedizio euskaldunaz solastuko da, orain dela hainbat hamarkada eta gaur egun mendietara igotzeko erak konparatuz. Egun berean, hitzaldiaren ostean, Gorobel Ibilaldiko argazki lehiaketaren sari-banaketa egingo da, jardunaldiei amaiera emanez.

Jardunaldiek irauten duten bitartean, herriko Kiroldegian Enrique Navarro eta David Navarro argazkilariek egindako “Aves en vuelo” argazki-erakusketa ikusgai egongo da.

Gorobel Ibilaldiari buruzko INFORMAZIO TXOSTENA.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Mendiaz gozatzea baldin bada ibilaldi honen meta zergatik 6 euro ordaintzea ezinbestekoa da? Ea falazeak ahazten ditugun eta martxa hau egiteko dagoen arrazoi bakarra finantziazio kontua dela onartzen duten.
Ez legoke gaizki Orozko, Orduña, Laudio (eta ingurukoen) antz apur bat hartuko balu.

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Erantzuna | #2

Zorionak mendiko lagunak osatzen duzuen guztioi. Nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu dena oso ondo zegoela iruditu zitzaidan. Ez nago ados aurreko iruzkinarekin, jana, zirkuitua, izen ematearen prozesua, karparen antolakuntza, opariak eta dutxak oso ondo zegoen dena. Gauza guzti hauek antolatzea bere kostua eta esfortsua eskatzen ditu. 6 € ordaintzeak ez du baldintzatu behar mendiaren gozamena, gauzak ez ditzagun nahastu. Helburua mendiaz gozatzea da baina patxadaz konpetizioa bultzatu gabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa