aiaraldea.eus

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0, izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa   Komunikazioa  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik etengabe saiatu gara euskarari espazio berriak irekitzen; leiho handi eta txikiak, kolore bizi, apal eta nabarretakoak, kolektiboak eta norbanakoenak...denak ere euskaratik eta euskaraz. 

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0

Eta oraingoan egitasmo berri bat aurkeztera gatoz; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0, hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik etengabe saiatu gara euskarari espazio berriak irekitzen; leiho handi eta txikiak, kolore bizi, apal eta nabarretakoak, kolektiboak eta norbanakoenak...denak ere euskaratik eta euskaraz. 

Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0

Eta oraingoan egitasmo berri bat aurkeztera gatoz; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0, hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.

Gero eta gehiago dira mundu global honetan komunikazioa garatzeko sortu eta garatzen diren tresnak. Digitalizazioak eta sareak ekarri dituen iraultza txikiak inoiz baino eskurago jartzen digu "edozer" egiteko aukera, txikienak ere handien pareko jarduteko aukera. Eta hor kokatzen da ere euskararen erronka.

Gure hizkuntza txuri-beltzetik atera eta ahal beste euskarri baliatuz nonahi zabaltzeko aukera paregabea. Aiaraldea Komunikazio Leihoan lanean dihardugun pertsonek argi izan dugu hasieratik; euskararentzako espazioak irabazi eta, ahal dela, kolorez eta dinamikotasunez jendarteratzeko erronkari heldu. Ikus-entzunezkoak, sareak, euskarri digitalak, sare sozialak...eta han hemenka topa ditzakegun dozenaka tresna, denak gure hizkuntzaren normalizaziorako baliatu.

Ikastaroak eta hitzaldi-tailerrak

Horretarako, baina, ezagutu eta erabiltzen jakin behar. Eta hartara dator, hain zuzen ere, orain aurkezten dizuegun Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0. Bertan Aiaraldeko herritarrei zabaldutako 4 ikastaro luze antolatu ditugu; Bideogintza, Zinemagintza, Blogak eta Sare sozialak eta Argazkigintza digitala. Iraupen desberdinetako ikastaroak denak ere, baina tresna horietan ondo eta sakon trebatzekoak.

Era berean, eta aurtengo eskola osatze aldera, beste lau hitzaldi-tailer ere prestatzen ari gara, urtea bukatu baino lehen Aiaraldeko herri desberdinetan egitekoak; telefono bidezko bideo-streaming-a, ikusentzunezko proiektuen garapena, eta Hamaika Telebistaren aurkezpena, besteak beste.

Horien guztien informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, prestatu dugun eskuorri digitala kontsultatzea duzue (KASU NAHI GABE ESKUORRIAN IZENA EMATEKO EPEA GAIZKI DAGOELA; Azaroaren 1ean bukatzen baita epea -eta ez 7an- barkatu akatsa), HEMEN klik eginez.

Ikastaroak zein egun eta ordutan egingo diren, parte-hartzaile eta irakasleen arabera erabakiko da, ikastaro bakoitza aurkezten den egunean zehaztuko dena.

Izen ematea

Ikastaroetan parte hartzeko izen ematea ireki dugu dagoeneko, eta azaroaren 1era bitarte -astelehena- aukera izango duzue gogokoen duzuen ikastaroa hautatzeko. Lekuak mugatuak dira, eta izen emateko ordenaren arabera osatuko ditugu euretan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, argi ibili beraz.

Horretarako, helbide elektroniko honetara mezua idatzi behar duzue izen-abizenak, aukeratutako ikastaroa, adina, harremanetarako telefonoa eta zuen helbide elektronikoa adieraziz: ume2010@aiaraldea.com

Egitasmoaren laguntzaileak

Eskola hau antolatzeko lanean lagun izan ditugu Arabako Foru Aldundia, Algitech enpresa, Amurrioko Zaraobe Institutoa eta Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskola, eskerrak eurei ere eta nola ez, gure euskarrietan bere argazkia erabiltzeko baimena eman digun Iban Pagaldayri.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa