aiaraldea.eus

Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu enpresak kaleratutako langile bat berriz hartu dezan

Erabiltzailearen aurpegia Garrastatxu Landaluze  Amurrio  Laudio
Tubacex-Aceralavako enpresa batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu enpresak kaleratutako langile bat berriz hartu dezan

Tubacex-Aceralavako LAB, CC.OO, ELA eta UGT sindikatuek mobilizazio eta lan uzte berriak iragarri dituzte enpresa kaleratutako langile bat berriz ere hartzera behartzeko. Era berean, sindikatuok hamarkadetan zehar irabazitako eskubideak enpresa ezartzen ari den nagusikeriagatik galdu izana salatu dute.

Tubacex-Aceralavako LAB, CC.OO, ELA eta UGT sindikatuek mobilizazio eta lan uzte berriak iragarri dituzte enpresa kaleratutako langile bat berriz ere hartzera behartzeko. Era berean, sindikatuok hamarkadetan zehar irabazitako eskubideak enpresa ezartzen ari den nagusikeriagatik galdu izana salatu dute.

Aurreko asteetan, langileek txanda bakoitzeko ordu beteko lan uzteak egin dituzte, eta egoera bideratu ezean, datorren asterako txanda bakoitzeko hiru orduko lan uzteak egingo dituzte ostegun eta ostiralean. Era berean, kontzentrazioak deitu dituzte urriaren 18, 19 eta 20rako Tubacex enpresak Laudion duen egoitzaren aurrean 13:30etatik, 14:30etara.

Gertaerak pasa den uztailan hasi ziren, enpresak disziplina espediente bat dela-eta langile bat kaleratzea erabaki zuenean; sindikatu guztiek aho batez "gehiegikeritzat" jo zuten neurria, izan ere eztabaida bat izateagatik kaleratzea "neurrigabea" iruditu zitzaien. Enpresak kasua berrikusteko konpromisoa azaldu zuen baina gerora langilea kaleratzeko hartutako erabakian berretsi zen, kaleratzea "bidegabeko kaleratzea" zela onartu zuen. Datorren urriaren 25an izango dute epaiketa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Erantzuna | #1

Gabon, lehendabiziz eskerrak aiaraldea.com-eko lagunei albistea web-an sartzeagatik. Betiko Amurriotar biztanlea nahiz eta orain Urduñan bizi. Oskar Salvador dut izena eta kaleratutako langilea naiz.
Albistea esaten duen bezala bihartik aurrera egingo diren kontzentrazioetarako deialdi bat egin nahi nuke aiaraldeko gazteriari. Batez ere gure aitek, eta aititek hainbat urtetan zehar, orain dauzkagun lan eskubideak defendatzeko edukitako gerrak ezertarako izan ez izateko, eta tubacex bezalako enpresek gure etorkizuna ez txikitzeko ahala egin dezagun 13,30 tik 14,30 ra Tubacex Laudio enpresaren sarreran espero zaituztet. Bestaldetik nola ez, hainbat urtetan borrokan izan diren langileentzako deialdi bat da hau. Badakit guda nekea dela, baina pentsatu behar dugu guzti hau bakarrik gure eskubideak eta, zergatik ez, gure izate berak kontserbatzeko modu bakarra dela. Agurrak guztioi. Barkatu ortografi faltengatik

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Erantzuna | #3

Ahal dugun moduan ari gara lanean ez zapaltzeko, baina oraindik jendearen kontzientzia ez da inundik ikusten. Ez dakit zertan pentsatzen dauden, badirudi pertsona multzo baten arazoa dela, baina laister edo beranduago konturatu beharko guztion arazoa dela. Hobe laister berandu baino, noski, ea beraienarekin ateratzen ez diren.
Agurrak eta eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Pornore Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia langile bi... Erantzuna | #5

Non dago STAT "sindikatua"? Betiko moduan, Zuzendaritzaren ondoan. Zergatik alde egin dute mobilizazio eta aldarrikapenetik? Zergatik eta zertarako apurtu dute zegoen bateratasuna? STAT "sindikatua" (zeozer deitzeagatik) oraindik faboreak ordaindu behar, eta dirudienez luzerako doa.

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Erantzuna | #6

Pornore, lehenengoz "azaldu" zeta darama. Bigarrengoz, STAT sindikatuaren afiliatua al zara? Zertan oinarretzen zala holako akusazio bat egiteko? Hori esan dizutena al da, edo frogaren bat daukazu, e?? Penagarria da, baina beti iraunduko dute fama txarra egiten arituko diren pertsonak, benetako arazoa desbideratzeko.

Erabiltzailearen aurpegia Oskar Erantzuna | #7

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa