aiaraldea.eus

Zabalik da Berbalagun programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias  Aiaraldea
Zabalik da Berbalagun programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea

Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, atera arbela kalera! lemapean

Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak, atera arbela kalera! lemapean

AEK-k, euskaltegietako ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun programetarako kanpaina berria jarri du abian atera arbela kalera! lemapean.  Horrenbestez, 2010-2011 ikasturtean Berbalagun programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Aiaran, Artziniegan, Amurrion, Laudion eta Urduñan martxan dagoen egitasmoren batean. Berbalagun programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera daa:euskara euskaltegitik kanpo entzun behar dugula, kalera atera behar dugula, arbela kalera atera nahi dugula, alegia.

 Berbalagun programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Hori dela eta, Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden Berbalagun programak. Egitasmo horien berri praktikatu.blogspot.com-en jaso daiteke, edo bestela sare sozialetan; facebook-en, twiter-en eta youtube-n.

 Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, Aizu! eta Berria egunkaria merkeago erosi... eta beste hainbat abantaila.

Berbalagun egitasmoan parte hartzea doan da.

Informazio gehiago eta izena emateko:

www.aiaraldea.blogspot.com
aiaraldea@aek.org
AEK euskaltegia: 945 892 334/94 672 67 22

Aiarako Koadrilako Euskara Zerbitzua: 945 399 122

Amurrioko Euskara Zerbitzua: 945 891 161

Urduñako Euskara Zerbitzua: 945 384 860

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimoa Erantzuna | #1

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa