Nerbioi ibaiaren ibilguak pixkanaka txikitzen doa

Erabiltzailearen aurpegia

Laudion eta Orozkon 80 l/m2 prezipitazioa baino gehiago izan da,  Saratxon 50 l/m2 inguru eta Urduñako gainan 30 l/m2 inguru Euskal Meteorologia Agentziak dituen plubiometroen arabera.

Alerta laranja iragarrita dago gaur aiaraldea osoan. Euria egin du goiz eta eguerdian zehar etengabe eta Arabako Foru Aldundiak Nerbioi ibaiak Nerbioi arroko zenbait herrietan gainezka egin dezakenaren oharra luzatu du.

Laudion eta Orozkon 80 l/m2 prezipitazioa baino gehiago izan da,  Saratxon 50 l/m2 inguru eta Urduñako gainan 30 l/m2 inguru Euskal Meteorologia Agentziak dituen plubiometroen arabera.

Alerta laranja iragarrita dago gaur aiaraldea osoan. Euria egin du goiz eta eguerdian zehar etengabe eta Arabako Foru Aldundiak Nerbioi ibaiak Nerbioi arroko zenbait herrietan gainezka egin dezakenaren oharra luzatu du.

Amurrio eta Laudio uholde mehatxupean egongo dira arratsaldean zehar eta ahal beste segurtasun neurri hartzeko lanetan hasi dira arduradunak. Gaurko itsasgora zortzirak aldera izango da eta beraz, seiretatik ordu horretararte, ur ibilguaren altuera handiena izatea espero da.

Aldundiak Aiarako Suhiltzaile zerbitzuak indartu ditu unitate berri bat lanetara gehituta, gainera autobonba eta Miñoi errefortsu patruilak prestatu dituzte.

Emergentzia zerbitzutik 112 telefonoa beharrezkoa diren kasuetan soilik erabiltzea eskatu dute, garraoi pribaturik ez erabiltzea eta ureztatu daitezken gune eta zubietara ez hurbiltzea. Etxetokietara ura heltzen baldin bada, korronte elektrikoa eta gasa moztu behar da, eta kaltetuak zonalde goratuagoetara joan beharko dira.

Udal poliziek eta Eusko Jaurlaritzaren Emergentzia Zerbitzukoak ibaiak ikuskatzen ibili dira goizetik  eta hauen jarraipena egingo dute alerta igaro arte.

Horrelakoetan ibaitik hurbil ez aparkatzea eta garajearen kokalekuaren arabera kotxea bertatik ateratzea gomendatzen da.

Eskualdeko errepidetan arazoak.

Arratsaldeko lauretan, Amurrio eta Aiara arteko A-624 errepidean 43 eta 44 kilometrotan dauden putzuek arazoak eragiten dituzte trafikoan, gauza bera gertatzen da Orozkoko Bi-2522 errepidearen 23. kilometroan. Errepideen egoerari buruzko zuzeneko informazioa jasotzeko hemen sakatu ezazue.

Arrigorriagatik igarotzen den A-625 errepidean trafiko arazoak ere egon dira azken orduetako euriteak direla eta.

 


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide