aiaraldea.eus

EAJ-PNVk omenaldia egin dio Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Aiaraldea  Urduña

1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako aurreneko lehendakari izendatu zuten. Aurten Agirre lehendakaria hil zeneko 50. urteurrena ospatzen da eta, horretarako, EAJ-PNVk omenaldiak antolatu ditu hainbat udalerritan. 

1936ko urriaren 7an Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako aurreneko lehendakari izendatu zuten. Aurten Agirre lehendakaria hil zeneko 50. urteurrena ospatzen da eta, horretarako, EAJ-PNVk omenaldiak antolatu ditu hainbat udalerritan. 

Atzo Urduñako Josefinoen Ikastetxean –Jose Antonio Agirreren garaian Jesuitak zeuden bertan, eta han egin zituen berak ikasketak– gorazarre egin zitzaion lehen lehendakariari eta ekitaldira Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzalea ere bertaratu zen. Eguerdiko ordu bat eta erdietan meza egon zen ikastetxeko kaperan eta gero, ohorezko aurreskua eta bazkaria. 

Komunikazio leihoa izaki, Aiaraldeak ere bertan egoteko asmoa zuen eta aldez aurretik zinegotzi bati horren berri eman zitzaion. Meza grabatzeko ez ziguten oztoporik jarri, baina antolatzaileetako batek esan zigun bai omenaldia bera bai bazkaria pribatuak zirela. Beraz, ez genuen azken hauek grabatzeko aukerarik izan.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra Erantzuna | #1

Erabiltzailearen aurpegia zirikatzailea Erantzuna | #2

puntualizazio bat. Agirrek Josefinoetan ikasi zuela ez da guztiz egia, orduan Jesuitak ziren eskolaren jabe. Portzierto, Sabino Aranak ere urduñako Jesuitetan ikasi zuen.
Hau guztia ez da nolanahiko gaia, Juan de Urdaneguik eskola eraikitzea ordaindu zuen baina beti ere Jesusen Konpainiak kudeatu behar zuela ezarri zuen... Egun beste interesak daude jokoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa