aiaraldea.eus

AEK-k uda honetarako ikastaro eta barnetegi eskaintza zabala aurkeztu du: "Mihi puntan duzu"

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo   Euskara  Aiaraldea

Uztailean, abuztuan edota irailean euskara ikasi eta praktikatzeko aukera desberdinak eskainiko ditu AEK-k, mihi puntan dagoen euskarazko hitzik esan gabe gera ez dadin. 

Ikastaro trinkoak: Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak, 3. maila/EGA barne, lortzeko. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. 

Euskalduntze barnetegiak Egun osoan euskaraz bizitzeko. Barnetegian denetarako astia izango dute ikasleek: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako eta lagun berriak egiteko.

Familientzako barnetegiak: Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko oporraldia.

Jarduera barnetegiak: Sukaldaritza, bertsolaritza, antzerkigintza, dantza, pilota, abentura kirola… Gustuko gauzak egin bitartean euskara praktikatzeko.

Barnetegi ibiltariak: Mintzapraktika egin bitartean Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko. Herriz herri euskaraz ibili eta tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutzeko, bizikletaz edo oinez. 

Informazio gehiago eskuratzeko, Laudioko AEK-n (94 672 672 2), Amurrioko AEK-n (945 892 334) edota 902 36 22 94 telefonoan eta www.aek.org webgunean. 

Hurrengoak dira barnetegietarako datak eta lekuak:

Euskalduntze barnetegiak (1B, 2. eta 3. mailak) 

Datak: 

- uztailaren 5etik 18ra (ekainak 24)

- uztailaren 19tik abuztuaren 1era (uztailak 8)

- abuztuaren 2tik 15era (uztailak 22)

- abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)

- abuztuaren 30etik irailaren12ra (abuztuak 19)

Lekua: Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia)

3. maila/EGA azterketa prestatzeko barnetegia

Datak: abuztuaren 16tik 29ra  (abuztuak 5)

Lekua: Forua (Bizkaia)

Jarduera barnetegiak (sakontzea, sukaldaritza, bertsolaritza, antzerkigintza, abentura kirola)

Datak: abuztuaren 2tik 15era (uztailak 22)

Lekua: Forua (Bizkaia)

Familientzako barnetegia (1B, 2. eta 3. mailak)

Lekua: Aduna (Gipuzkoa) (1B), Forua (Bizkaia) (2, 3), Zugarramurdi (Nafarroa) (2,3)

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz 

Datak: uztailaren 17tik abuztuaren 1era (uztailak 8)

Lekua: Euskal Herrian zehar

Barnetegi ibiltaria, oinez 

Datak: uztailaren 3tik 18ra (ekainak 24)

Lekua: Euskal Herrian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa