aiaraldea.eus

Eolikoak: 700 alegazioak aurkeztu zirenetik urte bat pasa da.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiaraldea
Eolikoak: 700 alegazioak aurkeztu zirenetik urte bat pasa da.

Aiaraldeko hainbat mendi talde, elkarte eta gazte asanbladek osatutako plataformak gizartearen parte hartzea eskatzen du proiektu txikitzaileak geldiarazteko. Hauetariko askok justifikatu gabe eta krisi garaian burutzen ari dira, multinazional eolikoek zuzentzen dituzten erakundeen babesarekin.

Aiaraldeko hainbat mendi talde, elkarte eta gazte asanbladek osatutako plataformak gizartearen parte hartzea eskatzen du proiektu txikitzaileak geldiarazteko. Hauetariko askok justifikatu gabe eta krisi garaian burutzen ari dira, multinazional eolikoek zuzentzen dituzten erakundeen babesarekin.

Duela urtebete, Aiaraldeko herritar eta elkarteek Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren Araba lurraldeko bulegoan landutako alegazio txosten bat aurkeztu zuten. Aipatutako alegazioetan kolokan jartzen  zen Zanpazuko zentral eolikoa egiteko  aurkeztutako Ingurumen Inpaktu txostena. Zentral hau Amurrion ezarri nahi duten arren, Urduña (Bizkaia) eta Zuiari zuzenean eragingo lioke. Aurkeztutako txostenean 21 puntu jorratzen ziren Ingurumen Inpaktu txostenean ez zirelako agertzen edo gaizki zeudelako.

Landutako txosten horretan proiektu honek zeuzkan hutsuneak argitaratu zituen. Urte bat pasa zenetik, elkartekoek ingurumen informazioa babesten duen 3.1. 27/2006 legean oinarrituz, ardura duten erakundei  aurkeztutako alegazio horiekiko erantzun arrazoitu bat eskatzen jarraitzen diete, oraindik jaso ez baitute.

 

Nahiz eta proiektu berrien mehatxuak gertatu Aiaraldean Valdegobia eta Berberan udalerritan aurkeztutako proiektua esaterako, eta alegatuta proiektuak aurrera jarraitzen dutelarik, Zanpazu Bizirik Herri Plataformak lanean jarraitzen du egunero. Azken hilabeteotan Arabatik zehar arazo eolikoa salatzen duen argazki erakusketa bat bueltaka dabil Mendiak Aske elkartearen eskutik. Erakusketa hau pasaden apirilean Amurrioko Bañueta Kiroldegian ikusgai izan zen. Gainera, Zanpazu Bizirik elkarrizketadun bideo bat egiten hasi da. Bertan politikariak, adituak, kaltetuak eta elkarte ezberdinetako partaideak parte hartzen dute. Laster gizarteari aurkeztea espero dute. Elkarteak, urrian Zanpazuko inguruneari buruzko jardunaldi monografiko batzuk antolatu ditu, bertan botanika, fauna, geologia, inguruko mendi ibilaldie buruz eta Euskal Herriko bestelako herriak aldarazten ari diren proiektu txikitzailei buruz jardungo dute. Printzipioz bost eguneko iraupena izango dute eta hizlarien presentzia konfirmatzear dago.

 

Gauzak horrela, elkarteak lanean jarraitzen du logika eta arrazoiak egunen baten bide luze honen amaierara helduko direlakotan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa