aiaraldea.eus

Gobernuz kanpoko 20 erakunde inguru bildu ziren atzo ospatutako XI. Solidaritate Jaian

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Aiaraldea  Amurrio
Gobernuz kanpoko 20 erakunde inguru bildu ziren atzo ospatutako XI. Solidaritate Jaian

Goizean zehar azoka ikusgai egon zen Juan Urrutia enparantzan.

Ferian parte hartutako elkarteak eskualdekoak eta Euskal Herriko bestelako herrietatik etorritakoak ziren. Azoka honen bidez gizarteari garatu gabeko herrialdeen egoera ezagutarazten zaio, jendearen inplikazioa eta laguntza bilatuz.

Jarduera hau Udaleko Kooperazio eta Gizarte Ekintza sailetik antolatua izan da Euskadiko GKE  Arabako koordinatzailearekin batera.

DENA PREST TXAKOLIN EGUNA OSPATZEKO

Bihar bitartean, Aiaraldean urtero lez Txakolin Eguna ospatuko da.

Goizean zehar azoka ikusgai egon zen Juan Urrutia enparantzan.

Ferian parte hartutako elkarteak eskualdekoak eta Euskal Herriko bestelako herrietatik etorritakoak ziren. Azoka honen bidez gizarteari garatu gabeko herrialdeen egoera ezagutarazten zaio, jendearen inplikazioa eta laguntza bilatuz.

Jarduera hau Udaleko Kooperazio eta Gizarte Ekintza sailetik antolatua izan da Euskadiko GKE  Arabako koordinatzailearekin batera.

DENA PREST TXAKOLIN EGUNA OSPATZEKO

Bihar bitartean, Aiaraldean urtero lez Txakolin Eguna ospatuko da.

Horra hor antolakuntzak  egun horretarako aurkeztutako egitaraua: (egitaraua deskargatu hemen sakatuz)

Txapelketa gastronomikoa. Arabako Txakolinarekin prestaturiko “Lumagorri”oilasko Euskal Herriko txapelketa

OINARRIAK:

Hala nahi duten eta oinarriak onartzen dituzten gastronomia, kultur edo kirol elkarte guztiek, norbanakoek eta ostalaritza-establezimenduek har dezakete parte.

Entitate bakoitza sukaldari batek edo bik ordezkatuko dute, eta maiatzaren 18ko 13:00ak baino lehen eman behar dute izena:turismo@amurriobidean.org , 945891721 telefonoan edo 945393786 faxen bitartez.

Egindako inskripzio guztiak telefonoz berrestea gomendatzen da; ordutegia:9:30tik 13:30era

Izen-ematea arestian zehazturiko egunean itxiko da parte hartzaile kopurua 50era ailegatuta.

Antolatzaileek beharrezko osagaiak diren Lumagorri oilaskoa eta Arabako Txakolina J.I. txakolina jarriko dituzte lehiakideen esku. Honez gain, olioa, ura, gasa eta gatza, baita mahaiak eta parte-hartzaileentzako bereizgarriak ere. Epaimahaiarentzat kazolak zenbakitzeaz arduratuko da.

Parte-hartzaileek piper berdeak eta txorizeroak, tomatea, porrua, kipula, berakatza, azenarioa, patatak eta sagarra jar ditzakete. Sukaldea eta gainerako tresnak (kazola, erreguladorea, tutu malgua eta butanorako zorroa, erabili ohi den bonbona laranjarako normalizatuak) eurek jarri beharkodituzte. Platerak antolatzaileek azoka-barrutian jarritako postuetan prestatuko dira oso-osorik.

Beste osagairik erabiliko balitz parte-hartzailea deskalifikaturik geratuko litzateke. Lumagorri oilasko sei (6) anoa prestatu beharko dira eta, behin epaimahaiak baloratuta, parte-hartzaileei itzuli egingo zaizkie. Antolatzaileek gune bat atonduko dute nahi duten parte-hartzaileek euren kazolak dasta ditzaten.

SARIAK:

“Eneko Solaun” lehenengo saria: Txapela, garaikurra, produktu sorta eta 200 € Bigarren saria: Garaikurra, produktu sorta eta 150 € Hirugarren saria: Garaikurra, produktu sorta eta 100 € Laugarrenetik hamargarrenera: Garaikurra eta produktu sorta Antolatzaileek izendaturiko Epaimahaiaren erabakia APELAEZINA izango da.

Bazkaria:

Txapelketaren eta sari-banaketaren ondoren, 16:30ak arte, nahi dutenentzat, azoka-barrutian mahaiak eta aulkiak dituen gune bat egongo da. Bertan pintxoak eta anoak dastatu ahal izango dira (Lumagorri oilaskoa, Basatxerri txerria, Getariko antxoak, Angulas Aguinaga-ren produktuak, Burutxagaren txistorra eta babarrun pinto arabarra sakramentuekin) horretarako propio jarritako standean txartelak erosita. Bazkaria trikitixek girotuko dute.

Artisautza azoka. Erakusteko eta saltzeko arautegia.

Artisau-produktuen erakusketan eta salmentan, antolatzaileen eskariz, ekoizle zuzenak direla egiaztatzen dutenek parte har dezakete.

Edozein jatorrizko izendapenetako produktuek, kalitate labeldun produktuek eta Slow-Fooden gustuaren kutxako produktuek lehentasuna izango dute,

Ustiategian bertan ekoiztutako edo landutako artisau-produktuak izango dira ezinbestean eta birsaltzea espresuki debekatuta dago. Antolatzaileek etorritakoak erakusteko postuez hornituko dituzte eta egoki iristen dion moduan banatuko ditu.

Postu horiek lortzeko eta artisau-azokan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea: turismo@amurriobidean.org edo 945891721 telefonoan.

Ospakizuna indartzeko antolatzaileek parte-hartzaileei postuak ahalik eta egokien apain ditzatela arren eskatzen die.

Halaber, egoki irizten dien erabakiak hartu ahal izango ditu. Artisau-azokan parte-hartzeak arautegi hau osorik onartzea dakar. 

Establezimendu laguntzaileak:

Alambique, Atxubi, Casablanca, Cola Gallo, Crucero, Txotis, Guk, La Barrica Blanca, La Reunión, Madi, Rubik Taberna, San Antón, Taberna Fano, Taberna Frontón eta Txoko Gorri tabernek Txakolin Egunari laguntzen diote honako eskaintza hau eginez: “Salmorejo gulekin Anemias erara” pintxoa eta Arabako Txakolina JIko txakolina 1,50 euroan ospakizunaren egunean.

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa