aiaraldea.eus

Gure doluminik eta besarkadarik sentituenak zuei, bihotzez.

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Komunikazio Leihoa  Aiaraldea

Mezu honen bidez gure besarkadarik beroena eta goxoena  helerazi nahi dizuegu  hiruoi eta zuen sendi guztiari. Gogoan eta bihotzean zaituztegu, zuen aita gogoan luzaro izango dugun bezala. Hamaika musu sentitu aiaraldea.com osatzen dugun pertsona guztien izenean.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Izarren klaseko lagunak Erantzuna | #1

Ez dugu betarik izan aita ezagutzeko, baina nahikoa izan da alaba ezagututa, jakiteko pertsona ona zena. Denok aipatzen duzuen modukoa.
Animo Izartxo! animo familia! egin zuen guztia eginda, ez da sekula hemendik guztiz joango!

Erabiltzailearen aurpegia Amurriotik Erantzuna | #2

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala Erantzuna | #3

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko ezker abertzalea Erantzuna | #4

Hitz hauen bidez, besarkadarik epelena helarazi nahi dizuegu Laudio izeneko txoko honetatik.
Iñaki: ikastola , ñabardura zale, aitzindaria, konpromiso euskaltzalea, indarra...zure izenaren hizki bakoitzari errespetua dario.
Maite zaitugu, gogoan zaitugu eta eredu zaitugu zure kemena eta nortasunagatik.
Geure bihotzetan zaude eta zaudete. Muxu handi bana.

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Bertsozale Elkartea Erantzuna | #5

Langile nekaezina, euskaltzale eta bertsozale fina, kaskagogorra bezain pertsona paregabea. Plaza handi geratuko zaigu zu gabe... Garenaren zati bat zor dizugu. Muxu eta besarkadarik beroena zuentzat, Izar, Irati, Beñat eta Begoña. Familia bikaina zarete. Eskerrik asko Iñaki!!!

Erantzuna | #6

Animo Izartxo! animo familia!zuen aitak egindako bidea jarraituko dugu ta denen artean aurrera eramango dugu
Muxu handi bat familia osoarentzat!!!

Erabiltzailearen aurpegia izartxo Erantzuna | #7

Irudia beltzA? ez ba, ez ba..mila esker guztiei jasotako elkartasun ta maitasunagatik, baina batez ere...zuri aita, zaren bezalakoa izateagatik eta garen bezalako egiteagatik! gora zu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa