aiaraldea.eus

Eskola arteko pilota Topaketak aiaraldean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra   Euskara  Amurrio  Artziniega

Otsailaren 24an aiaraldea guztiko haurrek Amurrio eta Artzinegako frontoiak bete zituzten. XIBA elkarteak urtero antolatutako Pilota Topaketak izan ziren horrenbeste ikasle batzeko arrazoia. Bertan, Etxaurren eta Laudio ikastola, Lucas Rey ikastetxea, Lateorroko eskola, Arteko Gure Ama, Zabaleko eta Virgen Niñako ikasleak batu ziren. Pilotaren inguruko jolasetan trebatzeko aukera izan zuten bertaratutako haurrek, bai eta giro euskaldun batean jarduera fisikoa egitekoa ere.

Antolatzaileen iritziz topaketa hauek zonaldeko beste eskoletan ikasten duten haurren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio dute. Ekimena zeharo arrakastatsua izan zen berriz ere eta goiza giro alai eta jostarian pasa zuten bertaratutakoek.

aiaraldea.com Amurrioko topaketan egon zen eta XIBA elkarteko kide den Endika Zinkunegi begiralearekin hitz egiteko parada izan zuen ekimenaren berri zehatzago jasotzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa