aiaraldea.eus

Korrika (1980/2013): Historia kabia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa   Euskara  Aiaraldea

Aiaraldea Komunikazio Leihoa Korrika 18-ren jarraipen berezia egiten ari da korrika.aiaraldea.com blogean. Bertan Korrikaren edizio zaharretako ehundaka argazki eta bideo jarri ditugu ikusgai, Korrika Aiaraldea izaten ari den eta izango duen ohiartzuna islatzen duten beste hainbat edukirekin batera: Lekukotzak, ibilbidea, komikiak...

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia makilakixki Erantzuna | #1

Ederra bideoa, hunkigarria oso! Poza, emozioa, malkoa, babesa...Mila hitzetan ere ezin laburtu sentitutakoa. Zorionak korrika posible egi(te)n duzuen guztiei! Eman euskara elkarri!

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #2

Bideo hunkigarria benetan, baina datekin sekulako nahaste borrastea izan duzue. Nola da posible 4. korrika izan eta 5.aren petoekin joatea?

Erabiltzailearen aurpegia Mima mimatia Erantzuna | #3

Furgoneta urrunetik hurbiltzen doala sentitan dogun emoziñoaren antzekoa sentitu dot bideoa ikusterakoan. Hunkitu egin naz (laboaren abotsak be asko egin dau). Benetan bideo ederra, ESKERRIK ASKO KORRIKA, ESKERRIK ASKO AIARALDEA.COM!

Erabiltzailearen aurpegia Erreharria Erantzuna | #4

Erabiltzailearen aurpegia Irati Erantzuna | #5

Buff...badakizu halako korapilo moduko bat sortzen denean eztarrian...? poza, ilusioa, negarra, oroitzapenak, ileak puntan... ZORIONAK ETA MILA ESKER plazer hau eskaintzeagatik!

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarluzea Erantzuna | #6

Berriro ere, (eta, zorionez, ez da azken aldia izango) aiaraldeak egiten duen lana txalotu eta eskertu beharrean nago. Aurreko guztiek baino hobeto ezin dut azaldu zer sentitzen dudan musika entzun bitartean, irudi zahar eta ez hain zahar horiek ikustean. Hainbeste pertsona, ilusio, indar... helburu bera lortzeko ahaleginean...

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #7

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Murias G. Erantzuna | #8

Erabiltzailearen aurpegia sorgina Erantzuna | #9

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #10

Egunerokotasunak ohitu egin gaitu honetara eta agian horregatik ez dugu tamalez baloratzen baina Aiaraldea.com-ek eta bere kideek egunero euskalgintza alorrean musutruk egiten duten lana titanikoa da hitz batean definituta. Uste dut oraingoan ere ongi asko frogatu dutela zenbat merezi duten gure txalorik eta besarkadarik handiena, akaso horretan datzalako euskararekiko benetako maitasuna eguneroko jardunean hain zuzen.

Eskerrik asko Aiaraldea.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa