Aianoxeko langileei Gabonetako saskia kendu zaiela salatu du LABek

Erredakzioa 2017ko urt. 8a, 21:57
Murgan dago Aianox enpresaren lantegia

Erabakia "inorekin kontsultatu gabe" eta "inposizioz" ezartzea egotzi dio sindikatuak enpresari

Murgako Aianox enpresako langileei ez zaie urteroko Gabonetako saskia eman, enpresa horretako LABen ordezkaritzak salatu duenez. Lantegiaren gerentea den Ana Teresa Urquijori egotzi diote erabaki hori hartu izana, “bere kabuz eta aldez aurretik ezer negoziatu gabe”.

Sindikatuaren arabera, gerenteak argudiatu du langileei saskia ematea “iraganeko ohitura bat” dela. “Guztiz onartezina iruditzen zaigu enpresak honako gai honetan dirua aurreztu nahi izatea beste gai batzuetan dirua xahutzea axola ez zaion bitartean”, salatu dute LABeko kideek, “mota honetako ohiturak bai direla iraganekoak!”.

Hori dela eta, sindikatuak jakinarazi du gatazka kolektiboa aurkeztu duela egoera horren harira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide