Etxaurren Krosaren XXVII. edizioa egingo dute igandean

Erredakzioa 2017ko ots. 9a, 07:05
Umeentzako lasterketa da, bereziki. Argazkia: Laura Guerrero

Umeek eta helduek parada izango dute igandean bertan izena emateko eta lehiatzeko.

Otsailaren 12an izango da Etxaurren Ikastolako Krosaren edizioa berria Ibagueneko futbol zelaian.

11:00etan abiatuko dute proba eta izena emateko nahikoa da aurretik joatea. Ume federatuek  6 kategoriatan lehiatuko dira. Federatu gabeak, ordea, herri lasterketan arituko dira.

Helduek ere lasterketan parte hartzeko aukera izango dute. Txosna jarriko dute baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide