Emaitza onak lortu ditu Herriaren taldeak asteburuko partidetan

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko mar. 28a, 09:00
Kadeteek eta haurrek jokatu dituzte partidak asteburuan. Argazkia: Herriaren

Aimar Amondo Herriarenak taldeko pilotariak jokatuko du Udaberri txapelketako finala.

Asteburuan izan ziren Udaberria txapelketako finalerdiak. Herriarenak pilota elkarteko bi kirolari aritu ziren nor baino nor: Aimar Amondo eta Haimar Sez. Kadete mailako lau t'erdiko txapelketan Saezek 22-21 galdu zuen Aimar Quintanaren kontra. Aimar Amondok, aldiz, 22-13 irabazi zion Asier del Campori; eta, ondorioz, datorren ostiralean jokatuko den finalerako txartela lortu du.

Eskolarteko txapelketa
Bestalde, eskolarteko txapelketako finalerdiak izan dira asteburuan Ogeta pilotalekuan. Herriaren taldeko kadeteak elkarren aurka aritu ziren, eta Oier Piconek 16-15 garaitu zuen Axular Alonso.

Haur "A" mailan, berriz, batetik, Arkaitz Eskuza 16-5 gailendu zitzaion Zaramagako Leire Garairi. Bestetik, infantil "B" kategorian Amurrioko Iñaki Jimenez kanpo utzi zuen Herriaren taldeko Gorka Oribek, 13-16 bukatu zen partida eta. Herriaren taldeak azpimarratu du eskuz banakako txapelketan finalista bat izango duela kategoria bakoitzean. Hori dela eta, kirolari guztiak zoriondu ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide