Ireki dute epea Markixana eta Basaurbeko araztegien proiektuei zuzenketak egiteko

Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 06:50
Markixana. Argazkia: aiaraldea.eus

Espainiako Ingurumen Ministerioak publiko egin ditu proiektuak eta epea irekirik dago zuzenketak jartzeko.

Laudioko, Orozkoko, Amurrioko eta Aiarako udalerrien ur zikinak jasoko dituzte Markixana eta Basaurbeko araztegiek.

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Bilbon, Gran Vía, 57, 7an) dago aukera proiektuak aztertzeko. Modu horretan jakin dezakete herritarrek kalteren bat izango duten euren jabetzetan.

Gainera, bertan ez ezik, Laudioko, Orozkoko, Amurrioko eta Aiarako udaletxetan jar daitezke zuzenketak.

4 urte
Hedabideek plazaratu lanek 4 urteko epea beharko dutela gauzatzeko, dokumentazioan jasotakoaren arabera.

Espainiar Gobernuak, antza, arindu ditu prozedurak, Europar Batasunak mehatxatu baitzuen isunarekin.

Proiektuak
Printzipioz, sarea eta araztegiak eraiki beharko dituzte. Basaurberako bi kolektore instalatuko dituzte. Bat Aretan, Nubiola enpresaren parean, eta bestea Orozkon. Lizitazioaren aurrekontua 41.641.846,54 eurokoa da.

Markixanako araztegiaren kasuan hiru kolektore instalatu beharko dituzte; Luiaondon, Izorian (Murgako industriaguneko urak jasotzeko) eta Amurrion. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 18.854.287,80 eurokoa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide