Errusia eta Bielorrusiako 16 umek igaroko dute uda Aiaraldean, eskualdeko familietan

Txabi Alvarado Bañares 2017ko eka. 28a, 07:30
Haur errusiar eta bielorrusiarrak, artxibo irudi batean. / Bikarte

Ibilaldia egingo dute uztailaren 29an Lezamatik abiatuta.

Errusia eta Bielorrusiako 68 haur etorri dira EAEn uda igarotzera, Bikarte elkartearen harrera-programaren bidez. Horietako 16 Aiaraldean egongo dira, eskualdeko familiekin.

Iragan astean heldu ziren Errusiako haurrak. Bielorrusiakoak, aldiz, larunbatean iritsi ziren.  Denbora gehiena familiekin igaroko duten arren, hainbat ekintza batera egingo dituzte haurrek, elkarteko begiraleekin. Uztailaren 29an Lezamara joango dira, bertako ingurumen naturala bisitatzeko.

Gabonetako kanpaina, abian
Abian dago dagoeneko bi herrialde horietako haurrak hartzeko gabonetako kanpaina. Interesa duten familiek elkartearekin jarri daitezke harremanetan,  bikarte@yahoo.es helbidearen edota  605 709 019 telefono zenbakiaren bidez.        

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide