Bi egunez luzatuko dira Lantenoko Jaiak

Erredakzioa 2017ko uzt. 18a, 15:00
Haurrentzako joko ugari egongo dira asteartean.

Mus eta patata tortilla txapelketak egingo dira igandean, eta asteartean -uztailak 25- izango da egun nagusia.

Uztailaren 23 (igandea) eta 25ean (asteartea) ospatuko dira Lantenoko Jaiak. Ohikoan bezala, hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute Aiarako herri horretara gerturatzen direnek.

 

EGITARAU OSOA

 

Uztailak 23, igandea

Lantenoko eskola zaharretan

 

17:00 // Mus Txapelketa

1. saria: 300 euro

2. saria: 100 euro

3. saria: 50 euro

4. saria: Bi botila txakoli

 

18:00 // Patata-arrautzopila lehiaketa

Saria: Bi pertsonentzako afaria

 

20:00 // Pintxo-potea

 

Uztailak 25, asteartea

 

12:30 // Txupinazoa

 

13:00 // Meza santua, Done Jakueren omenez

 

13:30 // Dastaketa: Txorizoa sagardo erara

Argazki erakusketa: “Elkarteen 25. urteurren ospakizuna: Jubilatuak eta Gaztetxea”
Trikitixek eta panderoek girotuko dute goiza

 

15:00 // Herri bazkaria (bakoitzak ahal duen tokian)

 

17:30 // Eskoletan: Dibertimendua pistan (Gaztelu puzgarria, haurrentzako dantzaldia, era askotako ur-jolasak, aparra)

 

22:30 // Bakarrizketa Kike Loiolarekin

 

23:30 // Erromeria Gauargi musika taldearekin

 

1:00 // Betiko zozketa

 

3:00 // Jaiari agurra

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide