Bola-jokoa eta dantzak nagusi Lendoñobeitiko Jaietan

Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 07:00
Herri jolasak egingo dituzte etzi. / aiaraldea.eus

Etzi arte luzatuko dira jaiak, hainbat ekintzez osatutako egitarauarekin.

Bihar hasiko dira Lendoñobeitiko San Esteban Jaiak, eta etzi arte luzatuko dira. Hainbat ekintza prestatu dituzte antolatzaileek, baina bi nagusituko dira: bolo-jokaldia -partida ugari jokatuko da- eta dantza erakustaldiak.

EGITARAU OSOA

Abuztuak 2, asteazkena

11:00-13:00 // Bola-jokoa

18:00-20:00 // Bola-jokoa

22:00 // Txupina, kanpai dangada eta herri afaria

Abuztuak 3, osteguna

8:00 // Kanpai dangada eta suziriak

12:30 // “San Esteban” zaindariaren ohorezko meza

13:00 // Dantzak Erauntsi dantza taldearekin

18:30 // Kalejira herritik trikitixarekin

20:00 // Herri jolasak

21:30 // Odoloste dastaketa

22:00 // Dantzaldia R.A

24:00 // Zozketa

24:00 // Berbena R.A taldearekin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide