Mikel Beraza Aiala taldeko txirrindulariak erorketa ikaragarria izan arren, Etxebarriako proba bukatu zuen

Erredakzioa 2017ko abu. 1a, 10:05

Mikel Beraza arespalditzarra eta beste 3 txirrindulari errepidetik atera ziren eta erorketa izugarria pairatu zuten. Hala ere, lasterketa amaitu zuten.

Aiala Sociedad Ciclistako kideak zauri arinak izan zituen. Helmuga gurutzatzeko 5 kilometro falta zirelarik 4 txirrindulariko talde bat erori zen Gontzagarigainean, Munitibar eta Bolibar artean.

Kirolariek hainbat metroko jauzia egin zuten, eta zuhaitzetan geratu ziren eskegita txirrindulak, lurretik 3 metrora, alegia.

Talde teknikoek, antolatzaileek eta babes zibileko boluntarioek giza katea osatu zuten eta txirrindulariak ateratzea lortu zuten.

Istripua izan arren, lasterkariak berriro igo ziren bizikletetara eta proba bukatu zuten, publikoaren txalo zaparraden artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide