Emakumeen gela ireki dute Arespalditzan, Arabako lehena

Erredakzioa 2017ko urr. 5a, 12:21

Ekitaldi berezia egin zuten iragan asteko ostiralean Arespalditzan. Aiarako emakumeen gela inauguratu zuten, mota horretako Arabako lehen egitasmoa. Plazaren atzeko udal eraikin batean dago gela, sindikatuaren egoitza ohian.

Emakume ugari bertaratu ziren irekiera ekitaldira, baita hainbat udal eta foru ordezkari ere. Gentza Alamillo alkateak azpimarratu zuen proiektuak “Aiarak berdintasunaren aldeko borrokarekin duen konpromisoa” berresten duela, eta gaineratu zuen udaletik ildo hori jorratzen jarraituko dutela.

“Aurrerapausoa”
Miren Urrezti Azpiri Udaleko berdintasun teknikariarentzat, “aurrerapausoa” izan da espazioa sortzea. “Urtebete daramagu pentsatzen emakumeentzako toki bat behar dugula Aiaran, matxismoari aurre egiteko”, adierazi du.

Urreztiren hitzetan, beharrezkoa da “baliabideak eta tokiak” izatea emakumeak batu daitezen, “elkarrekin hausnartu eta ezberdintasun egoerei aurre egiteko, Aiara justu eta hobea lortzera bidean”.

LAIA eskola
LAIA eskolaren barruko tailer bat izango da emakumeen gelan egingo den lehen ekintza. Virginia Imaz klownak eskainiko du  ikastaroa. Inaugurazioaren ostean eman zuen lehen saioa, eta ostiral honetan -urriak 6- eskainiko du bigarrena, 17.00etatik 20:00etara.

“Emozio biologikoei eta kulturalei” buruz hausnartuko dute bertan. Ariketak egingo dituzte, “barruko tentsioa bota eta pozak eta barrea ateratzeko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide