Yeray Perezek 4. postua eskuratu zuen Espainiako Iparraldeko Falkoneria Jardunaldietan

Erredakzioa 2017ko urr. 17a, 15:00

Asteburuan izan ziren Espainiako Iparraldeko Falkoneria Jardunaldiak Leonen, La Virgen del Camino herrian, alegia. Yeray Perez 5 urteko gaztea adin guztietako aurkariekin lehiatu zen eta 4. postua lortu zuen.

Belatz batekin parte hartu zuen lehiaketan gazteak eta adin guztietako parte-hartzaileekin neurtu zen. 4. postua ez ezik, publikoaren txalo zaparrada jaso zuen baita ere Yeray Perezek Leónen.

Izan ere, jardunaldietako lehiakiderik gazteena izan da orain arte, eta dagoeneko XXIV. edizio bete dituzte. Probak ospe handia dauka nazioartean eta Frantziatik edo Emirerri Arabierretatik joaten dira jarraitzaileak.

Edonola ere, iaz, 4 urterekin, Galiziako Txapelketako bigarren postua bereganatu zuen aiararrak.

Victor Perez
Yeray Perezen aita, Victor, Espainiako falkoneria txapelduna da eta berak ere parte hartu zuen Leongo jardunaldietan. Harris arrano batekin egin zuen eta larunbatean lehena izan bazen ere, igandean ez zuen zorterik izan eta podiuma zapaldu gabe geratu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide