Kokein, Tximeleta eta Hilean Bariku Bat taldeek girotuko dituzte Zolloko Jaiak

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko aza. 7a, 07:00
Eskualdeko jende ugari bertaratu ohi da herrira jaietan. / aiaraldea.eus

Zolloko jaiak ate joka daude. Egitarau oparoa prestatu dute auzokideek asteburua girotzeko.

Zolloko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Ostiralean emango diete hasiera jaiei 20:00etako txupinazo jaurtiketarekin. Txerriki jana egingo dute gero. Dangiliske taldeak girotutako dantza plazarekin bukatuko dute lehenengo gaua.

Larunbata, San Martin eguna, izango da festetako egun nagusia. 12:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira gazteenentzako eta 12:30etan Balmasedako Nafarroa Kantuz taldeak herriko kaleak kantari jarriko ditu. 15:00etan gazte eta umeen bazkaria burutuko dute.

Emakumeak oholtzan
Kontzertuan tartea izango da gaua. Hilean Bariku Bat, Kokein eta Tximeleta taldeak arituko dira oholtzan 22:00etatik aurrera. Antolatzaileek emakumeen presentzia aldarrikatu nahi izan dute eszenatoki gainean.



Igandean, Etorki dantza taldearen eta Zeberioko albokarien emanaldiarekin batera emango diete jarraipena jaiei.

Herri-bazkariarekin batera agurtuko dituzte aurtengo San Martinak, azaroaren 18an.

Antolatzaileek azpimarratu dute Zolloko jaietan ez direla inolako jarrera matxista, homofobo edota xenofoborik onartuko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide