Euskararen eguna 2017

Arakaldo zein Arrankudiaga-Zollo, Ahobizi eta Belarriprest

Erredakzioa 2017ko aza. 7a, 10:25

Abian da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren kanpainaren lehen txanda. Ostirala bitarte, "Ahobizi" eta "Belarriprest" bihurtuko dira Arakaldo, Arrankudiaga eta Zolloko herritarrak. 

Iritsi da Ahobiziak eta Belarriprestak pizteko garaia. Asteburuan eman zioten hasiera ekimenari Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek. Izan ere, Arakaldo, Arrankudiaga eta Zollo dira lehen asteko txanda osatuko duten herriak. Ostiralean abiatu zuten desafioa, jende ugari elkartu zen aurkezpenean.
 
Euskararen erabilera areagotzeko aholkuak eman ostean, txapa banaketa egin zuten Arakaldoko txokoan.

Indarrak hartuta, Arrankudiaga-Zollokoei pasa zieten aurkezpenaren lekukoa. Gizarte Etxearen aurrean ehun lagun inguru elkartu ziren.
 
Euskararen arnasguneak
Euskararen arnasguneak aurkeztu zituzten ekimenarekin batera. Ahobizien guneak izango dira Xarmanta jatetxea, Ekilore denda, Gizarte Etxea, Musika eskola, Arrankudiagako udaletxea, Udaltalde eta Arrankudiagako eskola.  

Belarriprest izateko, aldiz, prest agertu dira Dia supermerkatua, Pilates ikastaroko kideak, Osakidetzako kontsulta eta Elexondo, Iberlanda eta Zolloko tabernak. Kanpainako bideoak ikusi ostean talde argazkia atera zuten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide