%43 jaitsi da Arabako Txakolinaren uzta, izozte eta gaixotasunengatik

Erredakzioa 2017ko aza. 8a, 12:50
373.024 kilo mahats jaso dituzte guztira. / aiaraldea.eus

Jaitsiera hori ematea espero zuten  jatorrizko izendapenaren arduradunek, baina “kezkagarria” dela gaineratu dute. 345.000 txakoli botila ekoiztu ahalko dituzte lortutako mahatsarekin.

Jaitsiera nabarmena izan du Arabako Txakolinaren uztak aurten. 373.024 kilo mahats jaso dituzte guztira, iaz  659.126 kilo jaso zituzten bitartean. %43ko jaitsiera eman dela esan nahi du horrek. 345.000 txakoli botila ekoiztu ahalko dituzte lortutako mahats kopuruarekin, egin dituzten aurreikuspenen arabera.

Hainbat faktorek eragin dute uztaren txikiagotzean, jatorrizko izendapenaren arduradunen arabera. Martxoan eta apirilaren 27an egondako izozteak izan dira kausa nagusia. Maiatzean eta ekainean egondako harri-erauntsiek ere eragina izan dute. “Hortaz gain, mahasti askok mildiu gaixotasuna pairatu dute”, azaldu dute ekoizleek.

Aipatutako faktoreak medio, irailaren 19an ekin zioten mahats-bilektari, ohikoan baino 20 egun lehenago.  

Hala ere, jasotako mahatsaren kalitatea “oso ona” dela azpimarratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide