Karobi berriak aurkitu dituzte Zollon

Zollon topatutako karobietako bat. / Txomin Egiluz

Bi karobi aurkitu dituzte Zollon. Horien berreskurapena izango dute helburu.

Zabalik dago oraindik Arrankudiaga-Zolloko karobiak eta kirikiñausiak topatzeko ikerketa. Edurne Ellakuria, Txomin Egiluz eta Markel Iturrizar ari dira, besteak beste, ikerketa gauzatzen.

Zolloko karobiak
Etxebarri auzoan topatu dute aurrenekoa: "Informazioa genuenez bila aritu gara, ezusteko atsegina jaso dugu". Frantses estilokoa da karobia, errepidearen aldamenean dago. Hori dela eta, berreskurapena errazagoa izango dela uste dute.

Txomin Egiluzek azaldu duenez, Manolo Diezekin elkartu dira beste bi karobia identifikatzeko. Pagasarrira doan bidean dago horietako bat, hilerritik gertu, eta Zollourrutin bestea. "Pagasarrikoan euskal labe bat agertu da; sasiz josita, baina errekuperatzeko moduan", gaineratu du. Tamainaz galdetuta nabarmendu du hiru metro eta erdiko diametroa duela: "Sakonera ezin da zehaztu, garbitu arte behintzat". Aurrera begira Zollourrutiko karobiak aztertzen jarraitzeko asmoa dute, hirugarren bat egon litekeelakoan.

Euskal labe ugari
Euskal labeen bila, Basakoetxeko dorrean ere izan dira. Zeparen zantzuak topatu dituzte bertan: "Teilatuaren azpialdeak eta harri-hormak baieztatu dute hala dela. Horrez gain, Toribio Sagardui baserrian ere paretetan ikus litezke euskal labe edo burdinaren arrastoak".

Ustara auzoko Oletxe baserria ere izan da aurkikuntzen lekuko: "Sorpresa polita eraman genuen, egun inor bizi ez bada ere, harri-hormetan burdina ageri da. Inguruan euskal labe -edota Haizeola- bat egongo zela pentsatzera garamatza horrek, baina ezin izan dugu lokalizatu. Gainera, Oletxe deitzen denez, pentsatzekoa da inguruan Haizeola edota burdinolaren bat egon zitekeela".

Orain arte ikertutako eremuak argazkitan jaso dituzte.

Erlazionatuak

Arrankudiaga-Zolloko karobiak berriz argitara

Erabiltzailearen aurpegia Arrankudiaga-Zollo

Arrankudiaga-Zolloko bizilagun talde batek herrian dauden karobiak bilatu eta katalogatzeari ekin dio. Markel Iturrizar eta Txomin Egiluzek egin du...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide