"Emakumeok* planto lemapean, emakumeak deituko ditugu grebara"

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urt. 31a, 08:28
Ekimenak antolatzen ari da Euskal Herriko mugimendu feminista. Argazkian, Gasteizkoa. / Emakumeok* Planto

Martxoaren 8an deituko dute greba. Ostegunean egingo dute eskualdeko lehen bilera irekia protesta antolatzeko.

Laudioko Kultura Etxean elkartuko dira eskualdeko emakumeak ostegunean, greba feminista prestatzeko asmoz. 19:00etan izango da zita.

"Ez da greba deialdi ohikoa izango, gutxienez 4 ardatz izatea proposatzen da", adierazi dute ohar bidez. Horien artean daude zaintzen greba, kontsumoarena, jantokietakoa eta ikasleena. Euskal Herriko mugimendu feministak luzatu du deia, Argentinako "Ni una menos, vivas nos queremos" ekimena jatorri hartuta. Izan ere, iaz egin zuten bertan protesta.

"Emakumeen* greba"
"Emakumeak* deituko ditugu grebara", azaldu dute. Izartxoa erantsi diote leloari transgeneroa ere aintzat hartu dutelako, hots, emakume transak.

Iragan astean egin zuten Arabako bilera, eta herriz herri ekintzak diseinatzen dabiltza dagoeneko. Grebaren zergatiaz galdetuta, argi dute: "Hainbat dira emakumeok greba egiteko ditugun arrazoiak; sistemak hil, prekarietatera kondenatu eta zanpatzen gaitu. Ez zaigu egiten dugun lana aitortzen”. Bizitza sostengatzen dute zaintza lanak errekonozitu gabe daudela ere salatu dute.

Eskualdeko hitzorduaren ondotik, herrikakoak antolatzeko asmoa dute. Amurrion, esaterako, datorren ostiralean -otsailaren 9an- batuko dira, 18:30ean Kultura Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide