Munduko ziklokros proban 31. sailkatu da Luisa Ibarrola

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko ots. 5a, 11:58
Luisa Ibarrola, lehiatu aurretik berotzen. / BH Bikes

Luisa Ibarrola saratxoarra Limburgen lehiatu da Munduko Ziklokros Txapelketan. Matxura bat dela eta, 31. postuan geratu da.

Larunbatean izan zen Limburgen Munduko Ziklokros Txapelketa. Luisa Ibarrolarentzat denboraldi osoan egindako lanaren uzta izan da mundu mailan indarrak neurtzeko aukera izatea, hala Euskadiko nola Espainiako zirkuituak irabazi baititu.

Norgehiagokari dagokionez, lasterketak aurrera egin ahala indartsuago sentitu zela adierazi du Ibarrolak. Azken itzulian, baina, matxura izan zuen: "Bizikletak zuen apurrarekin eman dut azken itzuli erdia, aldatzeko aukera izan dudan arte".

Balorazio gazi-gozoa
Aurreneko aldia izan du saratxoarrak munduko lasterketan. Egindakoarekin gazi-gozo itzuli da, probaren osteko adierazpenetan aipatu duenez: "Batetik pozik nago, bestetik ez. Gutxitik gehiagora jo izanarekin geratzen naiz. Lasterketa honetan hutsuneak akats bihurtzen dira, eta karrera osoan nabaritzen da hori".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide