Eskualdeko bolatoki guztietatik igaroko da Arabako Txapelketa

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko mar. 13a, 08:00
Okondoko bolatokian aritu ziren 62 parte-hartzaileak asteburuan. / Ricardo Bilbao

Iragan larunbatean Okondon eman zioten hasiera Arabako Bolatoki Txapelketaren 45. edizioari. Maiatza arte luzatuko den norgehiagoka hori Aiaraldeko bolatoki guztiak bisitatuko ditu. Finala Lendoñobeitin jokatuko da maiatzaren 27an.

Martxoaren 10ean, Okondoko bolatokian, abiatu zen Arabako Bolatoki Txapelketaren 45.edizioa. Asteburuz asteburu Aiaraldeko bolatoki guztiak bisitatuko ditu norgehiagokak. Orotara 60 partaide baino gehiagok eman dute izena ekimenean; 54 gizonezkok eta 8 emakumezkok. Guztiek bolatoki guztietan aritu beharko dute sailkapen nagusian puntuak lortzeko.

Aiarako bola-joko estiloan jokatuko da txapelketa; Urduña, San Joan Astobitza, Kexaa, Beotegi, Luiaondo, Laudio, Tertanga eta Lendoñobeitiko bolatokietan. Azken horretan jokatuko da finala maiatzaren 27an. Irabazleak Euskal Herriko Bolatoki Txapelketarako sailkatuko dira.

Lehenengo jardunaldia
Okondoko jardunaldiak, lehendabizikoz elkartu zituen partaide guztiak. Emakumezkoetan Bea Isasi doa buru sailkapenean 76 puntu eskuratu ostean. Gizonezkoetan Luis Miguel Larrazabal izan zen bolo gehien bota zituena, 86 puntu eskuratuz.

Txapelketa bolatokiz bolatoki
Martxoaren 10 eta 11n Okondon aritu ostean, hauek dira hurrengo deialdiak:

  • Martxoak 24, Urduña
  • Martxoak 25, San Joan
  • Apirilak 7, Kexaa
  • Apirilak 8, Beotegi
  • Apirilak 14 eta 15, Laudio
  • Apirilak 21, Gardea
  • Apirilak 22, Luiaondo
  • Maitazak 26, Tertanga
  • Maiatzak 27, Lendoñobeiti

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide